Goierrin guztiz errotuta dago Goieniz zinekluba. 80eneko hamarkadan Ordizian sortu zen, baina 1995an Beasaingo Usurbe zine aretoa zabaldu zutenetik, bertan ematen dituzte ostegunero zineklub honetako saioak. Urri honetan berritasun batekin datoz: emanaldi bikoitza izango da, saio bat 19:00tan eta bestea 21:30tan. Eta horretarako, egitarau deigarria prestatu dute.
Urria abiatzeko, ostegun honetan, Frantzian arrakasta handia izan zuen filma bat emango dute. Frantziako Akademiaren 5 Cesar sariak irabazi zituen “Les garçons et Guillaume, à table!“ filmak. Guillaume Galliennek idatzi, zuzendu eta antzeztu duen pelikulak amarekin duen erlazio bitxia kontatzen digu. Bertan gainera bi paper egiten ditu: bera umetan edo gaztetan eta ama bera.
Urriak 9k saioirik ez. Hurrengo emanaldia urriaren 16an izango da. Lars Von Triesen azken ekoizpena erakutsiko dute. Sexu esplizitua omen duen “Nymphomaniac“ sailaren bigarren kapitulua. Areto komertzialetik ziztu bizian pasa zen, beraz hori galdu bazenuten, aukera Beasainen urriaren 16an.
Urriko emanaldiak ixteko dokumental bat. Abeslari ezagunen atzean, koruan dauden, hainbat abeslarien berri jakingo dugu “Ospea 20 pausotara“ filmari esker. Dokumentalean Bruce Springsteen, Stevie Wonder, Mick Jagger eta Sting-ekin elkarrizketak agertzen dira.
Egitarau interesgarria eta azaroan film interesgarri gehiago
Please comment with your real name using good manners.