Zinemaldia 62: Zinemira, sei dokumentalen atari

Azken boladan, krisi ekonomikoa dela edo eta gaiari hurbiltzeko formatu hoberena delako, dokumental asko egiten ari dira euskal zinemagileak. Aurten formatoa nagusi dugu Donostiako Zinemaldian. Euskal zinemagintzaren lehioa den “Zinemira” sailean sei dokumental ikusteko aukera izango dira. Euskal fikzioa egia esan Zinemaldiko beste sailetan sartu baita.

Sei dokumental horietatik, bi “Irizar Saria”ren bila arituko dira. Biak Donostiako Zinemaldian estreinatuko baitira. Bata Guinea Bissaun errodatu duten eta aurretik beste post batean aztertutako “Lantanda” da. Bestea Raúl de la Fuente zuzendari nafarraren azken aurreko ekoizpena. Budu oinarri hartuta sortzen duen artista bat jarraituko du I’m Haiti dokumentalean. Zuzendari nafarra jada iaz izan zen “Minerita” dokumental laburrarekin. Lan berria ikusteko datak hauek:

– Irailak 25 Osteguna, 20:45 Principe 9
– Irailak 26 Ostirala, 18:30 Antiguo Berri 8
– Irailak 27 Larunbata, 22:30 Antiguo Berri 8

Rec Grabaketa Estudioaren laguntzaz Canal 9 telebista publiko valentziarran eskarmentu haundiko bi profesionalek, Rafa Molések eta Pepe Andreuk bi dantzarien erronka jarraitu dute. Wilfried Van Poppel holandarrak eta Amaya Lubeigt donostiarrak Donostiako institutu batera, nerabeen gela batera doaz eta bost egun ematen diete dantzan ikasteko. Five Days to Dance dokumentalaren ordutegia honako hau:

– Irailak 19 Ostirala, 20:15 Principe 9
– Irailak 21 Igandea, 22:45 Antiguo Berri 7

Dantza eta batez ere Biarritzeko Maladain Balleta ardatz hartuta artista baten piurak filmatu ditu Oskar Tejedorrek Notas en Movimiento bere dokumental berrian. Versallesen Balletak aurkeztu behar duen proiektu berrian Euskadiko Orkestraren laguntza izango du. Ikusleak proiektu horren prestaketaren bitartez, musikariek eta dantzariek dituzten beldur, gurak eta pozak ikusiko ditu. Zinemaldia bere dokumentala hautatu izana Tejedorrentzat esan nahi “batez ere fikzioa aurkezten duten zinemaldi batean dokumentala hautatzea, errekonozimendua, lanaren bisibiltate gehiago eta profesioan pausu berria“. Dantza pausu gehiago ikusteko aukera hauxek:

– Irailak 21 Igandea, 20:45 Principe, 9
– Irailak 22 Astelehena, 23:00 Antiguo Berri 7

Dokumental sailean lan handia egindakoa da Juanmi Gutiérrez zuzendaria. Bere dokumental asko jada Zinemaldian ikusi dira. Oarsoaldean Okupa mugimenduari buruzko begirada, Ateak Zabalduz dokumental berria Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten. Egunotan Zinemaldian ikusteko aukera izango dugu.

– Irailak 20 Larunbata, 20:30 Principe 9
– Irailak 22 Astelehena, 20:15 Antiguo Berri 8

Nestor Basterretxea euskal artista handia duela gutxi zendu zenean, ETBk estrainatu zuen bere bizitza eta batez ere lana aztertzen duen Nestor Basterretxea, Señales de Vida dokumentala. Gentzane Martínez de Osabak eta Alexander García de Vicuña zuzendariek Jose Mari Argoitiaren gidoia filmatu dute. 89 urte zituela Bellas Artesen artistaren atzerabegirakoa egin behar zutela, Basterretxeak bizitza, lana eta artearekin duen erlazioa planteatu behar izan zuen. Bi zuzendariek pozik hartu dute “zinemaldian egotea izan daiteken oparirik onena da eta nazioarteko publiko batek ikusteko aukera paregabea“. Bi zuzendariak eta Nestor bera ezagutzeko aukera hauxek:

– Irailak 23 Asteartea, 20:45 Principe 9
– Irailak 24 Asteazkena, 18:15 Antiguo Berri 8

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online