Urte goxoa bizi ari da Josean Bengoetxea aktorea (Donostia 1964). Aurten estreinatuko diren bost filmetan parte hartu du aurten, seigarren bat hasi berri du eta litekeena da zazpigarren proiektu batean partehartzea. “Horietatik hiru kooperatiba moduan, filmak etekinak lortzen baditu kobratzeko esperantzarekin” argitzen dit. Badirudi 25 urte hauetan, hainbat filmetan, telesail eta antzerkian lan egin eta gero, aurten “agian jasotzn ari naiz egindakoa, baina bilatu gabe. Etorri zait” ezustean balitz erantzuten dit ea 2014 bere urtea izango den galdetzen diodanean. Izan ere, estreinatzeke dituen bost film horietatik lau Donostiako Zinemaldi honetan izango dira, batzuk lehiatzen besteak lehiaz kanpo.
Sail Ofizialean lehiatuko den “Loreak“ filmean protagonistetako bat omen da Bengoetxea. Hori esan ziguten Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek egin genien elkarrizketan. Aktoreak ezer gutxi esan nahi digu bere paperari buruz. “Hor hiru emakume daude eta ni lore bat naiz. Loreetako bat” esaten digu irripartsu. Garaño eta Goenaga partaide diren Moriarti ekoiz etxearen hainbat film laburretan lan eginda zegoen Bengoetxea. Eta hori azpimarratu digu “Nik askotan aipatzen dut “Ander” oso berezia ian zela baina film laburrek eman didatela errekonozimendua, ibilbidea“. Hain zuzen Goenagaren film labur batek, “Sintonia” filmak, aktore onenaren sari lortu arazio zion. “Anderren papera ere “Sintonía”ri zor diot, Castonek ikusi bait zuen laburra” gehitzen du.
Oso kuttuna du Roberto Castonen zuzendaritzapean egin zuen “Ander” pelikula. Bere homosexualitatea ezagutzen duen baserritar baten paperak aktore onenaren saria eskuratu zion. Eta Castónen zuzendaritza ezagutzeko aukera eman zion. “Robertok planoa nahiko zabala utzi ohi du, aktoreak libre ibiltzeko” dio. Eta ganeratu “hasieratik hitzik esan gabe elkar ulertu dugu, konfidantza asko“. Horregatik Roberton Castonen bigarrren pelikulan ere agertuko da Joxean Bengoetxea. “Los Tontos y Los Estupidos“ Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean lehiatuko da. Bigarren honek lehenegoak bezala “oso traza pertsonala ditu, kontatzeko era oso zinematografikoa, modernitatea eta bakardadea eta familia eredu berriak ditu gaitzat“.
Bengoetxeak Zinemaldian dituen beste bi filmak politikoagoak omen dira. Edo ez. ETA erakundearen eta Egigurenen arteko elkarrizketetan oinarritua , Borja Cobeagak “Negociador“ idatzi eta zuzendu du, baina elkarrizketa oriek baino “Borjari gehiago interesatzen zitzaion nola herri bat zain dagoen bitartean, anekdota txikiek zer noako garrantzia hartzen duten” kontatzen digu Bengoetxeak. Berak Josu Ternerarena egiten du baina “guztiz aldendu naiz benetako pertsonagatik, gehiago zentratu naiz Cobeagak nola kontatu nahi zuen istorioa, umore grisa, finlandiar umore ikutu horrekin“, azpimarratzen du.
Gertakizunekin lotuago omen da Pablo Malok zuzendu duen “Lasa eta Zabala“ filma. “Hasieran ez zuten paperik neretzat. Lasa eta Zabala gorpuztu behar zuten aktore gazteekin antzerki coach egin behar nuen” gogoratzen du Bengoetxeak. “Baina eginaren eginez Lasa eta Zabalari autoa uzten dien lagua antzetuzko dut filma” gehitzen du.
Hortaz gain, Norberto Lopez Amado telebistako errealizadore ezagunak eutanasiaren inguruan errodatu berri duen film batean parte hartu du, Marta Belaustegi aktore nagusi duena. Eta Isaac Rosaren eleberri bat oinarri duen film baten errodaian ari da orain buru belarri. Zinemaldian duen lau filmeren promoziorako itzulioko da Donostiara.
Please comment with your real name using good manners.