Jean Renoir maisuaren atzeraurrekoa Bilboko alondegian

Filmografia klasikoa ezagutarazten egiten ari den ahalaeginean Bilboko Alondegiak bi hilabete hauek XX. medearen lehen erdiko maisu baten lanari eskainiko dizkio: Jean Renoiren lanari. Alondegiko web orriak dioen modura “Ziurrenik, pinturako jenio baten seme izanda, zinemagintzako jenioa izan den kasu bakarra dugu hau”. Aita Auguste Renoir inpresionismoaren maisua zen, Jean semea beste korronte ezagun baten maisua, Truffauk besteak beste osatzen zuten Nouvelle Vagueren maisu jotzen da.

Émile Zola eta Guy de Maupassanten irakurle porrokatua zen, eta bere lana, frantesetasunaren muinaren adibide garbia da. Gerora, Hitlerek okupatutako Frantziatik ihes eginda, filmak produzitu bazituen Ameriketako Estatu Batuetan eta Indian ere.

Ameriketatik bueltan, Frantziako kritiko gazteek gurtsen zutela, dozena bat film errodatu zituen jaioterrian. Gero berriro Estatu Batuetara itzuli zen eta Los Angelesen hil zen 1979an.

Urriaren 30era arte, Funtsezko Jean Renoir zikloan, besteak beste, Bigarren Mundu Gerra atarian, ordurarte Gerra Handia izan zena, Lehen Mundu Gerra salatzeko egin zuen filma La Grande Illusion emango dute. Estatu Batuetan egindako lanen artean, aipatzekoa This Land is Mine, Charles Laughton aktore handiarekin. Eta 1951an mendebaldar batek Indian ordurarte mendebaldar batek egindako film arrakastatsuena egin zuen,The River.

Ikusiko diren fil guztiak datekin eta orduekin Alondegiko orri honetan daude:

http://www.alhondigabilbao.com/eu/programacion/zinemateka-jean-renoir

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online