67 urte bete dituen Locarnoko zinemaldia azken urteetan denen ahotan da. Zinemaldi suitzarrak gero eta ospe handiagoa hartzen ari da kritikoen artean zine proposamen arriskutsuak hartzeko ohitura baititu. Gaur hasi eta hilaren 16rarte eskeiniko dituen proposamen artean, Victor Erice zuzendaria omenduko du.
Bizkaitarrari Pardo Saria, ibilbide osoari saria emango diote. Horri esker Ericeren filmografia osoa ikusiko da Suitzako hiri horretan eta zinezaleek zuzendariarekin berarekin hitzegiteko aukera izango dute. Zinemaldiak gogoratzen duenez, Karrantzan jaiotako zuzendariak fikziozko hiru luze besterik ez ditu, eta erdimetrai eta film labur hainbat, baina euretan agertzen den “poesia eta sakontasunak egungo Europako zinema eragin du“. Eta gogoratzen dute “denboraren isla sakona erakusten duela“.
1973an egin zuen Ericek bere lehen film luzea. Eta horri esker Donostiako Zinemaldiako Urrezko Maskorra eskuratu. Espainiako zinemaren maisu obratzat dute “El Espíritu de la Colmena“. Filma Elias Querejeta hernaniarrak ekoiztu eta Luis de Pablos bilbotarrak musikatu zituen. Film horren 30 urte bete zirenean, Erice bera omendu zuen Donostiako Zinemaldiak. Film hori egin eta 10 urte beranduago “El Sur“ filmatu zuen Ericek. Aurrekoa bezalakoa familia harremanak ditu gai nagusi. Azken eta film luze berriena duela 22 urte egin zuen. “El Sol del Membrillo“ pelikulan Antonio Lopez margolaria eta bere margotzeko modua erretatu zituen.
Locarnoko Zinemaldiko zuzendari artistikoak, Carlo Chatrianek, omenaldiaren zergatia argitzerakoan, zera esan du “film gutxi egin izan ditu Erick, baina zinema modernoan oso garrantzitsuak dira. Zuzendari independiente eta zentzuduna da eta norberaren memoria eta guztion memoria ederki uztartu ditu“.
Please comment with your real name using good manners.