KRISTINA ZORITA ARRATIBEL
“Le Festival est parti“. Eta ez ziteken hasi okerrago. Nicole Kidmanek eta “Grace of Monaco“ filmaren lan taldeak dirdir egin zuten Canneseko alfonbra gorrian. Jane Fonda eta bere soineko gorriak argazkalarien arreta handia eraman bazuten ere. Baina esan bezala Canneseko alfonbran euren lana ondo bete zuten, filmean porrot galanta izan ondoren. Zinemaldia lehiaz kanpo zabaldu zuen filmeari erridikulua, bazkalosteko telefilm txarra, patetikoa eritzi diote kritikoek, twitterren behintzat. Bakan batek harrotu eta “Cannes inoiz zabaldu duen pelikula txarrena ote den” galdetu du. Zabalera horrekin okerrena espero zuten askok.
Baina lasaitua hartu dute gaur lehiaketa zabaldu duten bi pelikulak ikusi ondoren. Biek notaz gainditu dute kritikoen azterketa. Zoragarritzat jo dute maisu baten azken lana. 71 urte bete dituen Mike Leighek beste maisu baten erretratu ederra egin du “Mr. Turner“ biopic-ean. 1996an “Secretos y Mentiras” filmarekin Urrezko Palmondo eskuratu zuen zuzendari britaniarrak. Berriz lehian, J.M.W. Turner pintore eszentrikoaren bizitza erretratu du. Bizitza eta margolanak maisuki uztartu ditu Leighek. Fotografia izugarria da eta hala da protagonista, Timothy Spall.
Sarietarako kinielatan kokatu dute jada kritikoek lehendabazi ikusi duten lehiakidea. Mauritanian filmatutako “Timbuktu“ Cannesen kontinente beltzatik etorritako pelikula bakarra izango da. Abderrahmane Sissako zuzendariak yihadismo absolutistaren ankerkeria salatu du irudi ederrak eta umore tanttak nahastuta. Afrikatik kanpo, munduan oihartzuna duen afrikar zuzendari bakanetakoa da Sissako. Cannesen duela 21 urte “Un Certain Regard“ sailean saria jaso zuen. Berriz etorri da Cannesera Sail Ofizialen lehiatzeko eta kritikei erreparatuta maisuki gainera.
Bihar Kanadatik Turkiara egingo dugu bidaia. Egipton jaio baina Kanadan hazi den Atom Egoyan berriz Cannesen da. Oraingoan bahitu duten neskato baten aitaren piurak erretatzen digu “Captives“ filmean. Berarekin bosgarren aldiz lehiatuko da zinemaldian. Canneseko beste ohiko bat Nuri Bilgen Ceylan turkiarrak Analotia erdialdera itzuli da “Winter Sleep“ filmean.
Please comment with your real name using good manners.