KRISTINA ZORITA ARRATIBEL
Munduko zine erakustalehiorik handiena, Canneseko zinemaldiak, gaur zabaltzen ditu ateak polemika zipriztinduta. 67. edizioa zabaltzeko gertura, kilometro batzutara dagoen, hiri-estatura egin dute so. Hollywoodeko izar eta Monacoko printzesa bilakatuko Grace Kellyren irudia aztertu duen “Grace of Monaco“ pelikularekin zabalduko du. Filma lehiaz kanpo emango dute. Polemika, Graceren semealabek, Monaco gobernatzen duen familiak pelikula deitoratu baitu. Gertu, Marsella inguruan jaiotako Olivier Dahan zuzendariak ere filmaren muntaia salatu du. Ondorioz, Estatu Batuetan estrenaldirik data ez du pelikulak.
Filmak Grace eta gizona, Rainero IIIren arteko bikote krisi bat hartzen du iturburu, Monaco bera Frantziarekin krisi baten erdian zegoela. Cannesen, zinemaldian, bere Printzea ezagutu zuen Gracen paperean Nicole Kidman dugu. Bera izango da gaur gauean izar nagusi. Berarekin Rainero III jokatzen duen Tim Roth eta Maria Callas gorpuztu duen Paz Vega, besteak beste. Horiek Canneseko alfonbra gorrian lehenak baina ez bakarrak. Mediterraneoko hiri honetara hurbilduko direnen artean, Marion Cotillard, Kristen Stewart, Robert Pattinson, Eva Mendes eta Viggo Mortesen daude.
Igandean testosterona maila igoko da La Croissetten. Zinemalditik kanpo, “The Expendables 3“ pelikularen zati bat aurkeztuko da. Eta bertan parte hartzen duten aktoreetako batzuk Cannesen ikusi ahal izango ditugu. Adi: Sylvester Stallone, Arnold Schwarzenegger, Mel Gibson, Harrison Ford eta Antonio Banderas izango dira hirian. Hortaz gain, Spandau Ballet musika talde inguruko dokumentala erakutsiko dute eta 1980eneko banda mitikoa ere Mediterraneora hurbilduko da.
Kutsu italiarrarekin bukatuko da zinemaldia. Spaghetti Western generoak 50 urte betetzen ditu aurten. Eta ondorioz, zinemaldia amaitzeko Sergio Leoneren “Por un puñado de dolares“ filma emango dute sariak banatu ondoren. Hori aurkeztuko du Quentin Tarantino zuzendariak, Sergio Leoneren zale amorratuak. Aurretik Sophia Loren izango da Cannesen, zinemaldiak omenduko du eta aktore italiar handiak maisu eskola emango du. Eta noski Marcello Mastroianiren begirada. Aurtengo kartelatik so egiten digu. Guri ere gertu ikusiko gaitu, blog hau Cannesen izango baita.
Please comment with your real name using good manners.