Gizonezkoetan bezala, emakumezko aktore onena ren saria jasotzeko bost hautagaietatik lau errepikatzen dira OSCAR eta BAFTA sarietan. Azken honetan Emma Thompson zerrendatu bazuten, lehenengoan Meryl Streep dago.
Bafta eta Urrezko Globoetan bezala, “Amerikar Iruzur Handia“ filmak bere lau aktore nagusiak sartu ditu Oscarretarako izendatuen zerrendan. Amy Adams emakumezko aktore onenaren sarirako proposatu dute. Estreinakoz izendatu dute sail horretan baina beste lautan antzeztaldeko aktore onenarako proposatu zuten. Honetan emakume ingeles bat dela esanez iruzur txikiak egiten dituena da Adams. Delituetan eta ohean bikotea du Christian Balek jokatzen duen ileordedun gizon ezkondua. Ondo dihoakie ilea kiskurtzen duen polizia batekin topo egin arte.
Aurtengo gure faboritoenetako da. Woody Allenen azkenari sinesgarritasun handia ematen dio Cate Blanchett australiarrak. Urteko paper handienetakoa egiten du “Blue Jasmine“ filmean. Zuzendari eta aktore newyorkiarrak egiten ohi duen papera maisuki bete du Blanchettek. Iruzurra egiteagatik atxilotzen duten finantziero baten emaztearena egin du. Jada Oscar sari bat du eta gure ustez, bigarrena merezi du, Meryl Streep baina lehiakide gogorra du.
Noraezean dagoen emakume bat gorpuztu du Sandra Bullockek “Gravity” filmean. Zientzilari austronauta da eta istripu baten ondorioz espazioan galduta geratzen da. Bere burua sendatzeko aukera da. Alfonso Cuaronek bere bizitzako oparia egin dio, Bullockek orain arte egindako lan dramatiko handiena baita. Baina jada Oscarra duen aktoreak berriz lortuko balu ustekabea litzateke.
Dame Judi Dench britaniarra handienetako bat da. Umea lapurtu zioten eta horren bila urteak ematen duen emakume baten papera egin du “Philomena“ filmean. Horri esker BAFTA, Urrezko Globoak eta Oscar sarietarako proposatu dute. Oraingoz kale egin dio lehen biei, igandean ikusiko dugu ezustea emango duen edo.
Edozein aktore maite duen papera du Meryl Streepek “August” filmean. Ama manipulatzaile eta hotz bat da familia baten erretratu horretan. 18 aldiz Oscar sarietarako proposatu dute eta hiru aldiz aktore onenaren saria jaso. Aurtengo laugarrena izan daiteke.
Please comment with your real name using good manners.