Modan dagoen hitz bati helduko diot iruzkin hau hasteko: birdimentsionatu. Dokumentalaren inguruan Nafarroan egiten ei den zinemaldia, Punto de Vista, kinka larrian sartu zen duela urte batzuk. Otsaileko zita hori egutegitik kentzeko arriskua izan zen. Baina hondamendiari aurrea hartuz, erabaki estrategikoa hartu zuten: zinemaldia bi urtetan behin egingo zen, zinemaldia ez zegoen urtean mintegia garatuko zuten.
Aurten mintegia tokatzen da. Izoztutako irudiari eskeinitakoa bihar, otsailaren 19an hasiko da, bi dokumentalista handiekin. Ignacio Agüero txiletarraren eta Pema Tseden tibetarraren maisu eskolak izango dira eta euren filmografia ikusteko aukera. Zinea eta arkitektura ikasi du Agüerok eta bere filmeetan espazioaren kezka agertzen da. Txilek jasandako diktadura krudela gaitzat du askotan gainera. Tibet oso present da Tsedenen filmeetan eta liburuetan. Izan ere, idazlea ere bada. Tibetarrez eta Tibeteko talde batekin filmatu duen lehen zuzendaria da.
Hortaz gain, X films deritzan atalean, lehiatu diren hiru artisten lana ikusiko da. Larunbatean lehiaketa horren irabazle zein den jakingo da. Egun horretan ere, elurraren inguruko 4 film emango dituzte. Saio berezia izango da mintegia ixteko. 1939an eta 60eneko hamarkadan Japonian, Hungarian eta Britania Haundian filmatutako hiru labur ikusteko aukera izango da eta duela lau urte, Michal Marczak poloniarrak galdutako errusiar base batean, oso baldintza meteorologiko zorrotzetan filmatutako “At the Edge of Russia“ luzea.
Please comment with your real name using good manners.