GOYA sarietarako hautagaiak: emakumezko aktoreak

Espainiako zinemak arazo ekonomiko larriak ditu baina sormenaren aldetik osasuntsu dabil. Aurten aurrekontuei erreparatuta pelikula “txiki” diren horietan, oso antzezpen onak ikusi ditugu eta horietako batzuk Goya sarietarako proposatuak daude. Hona hemen emakumezko aktore onena Goya saria jasotzeko hautagaiak.

Antzeztalde bigarren aktore onena

Todas las Mujeres filmean gizonezko aktore nagusi bat badugu, emakumezko aktoreei dagokionez korala da. Eduard Fernandezen pertsonaiak bere bizitzako sei emakumeei egin behar die aurre. Horietako bat da Nathalie Poza eta akademikoen arabera bere lana Goya sari-proposamena merezi du. Bere hirugarren hautagaitza da. Espainiak Oscar sarietarako proposatutakoak, 15 Años y Un día filmak, 7 izendapen ditu, besteak beste, Maribel Verdu antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria jasotzeko proposatu dute. Publikoak eta Akademiak maite dute eta horrela Goya sarietarako 10 izendapen ditu aktore madrildarrak. Bi irabazi ditu, bata azken filmaren zuzendariak, Gracia Querejetak zuzendutako “Siete mesas de billar francés” pelikulari esker.

“15 años y un día” filmean luxuzko beste aktore batek parte hartu du. Susi Sanchez baina ez dute film horretan egin duen paperagatik proposatu. Apenas dirurik gabe eta hainbat urtetan grabatutako 10.000 noches en ninguna parte filmagatik hautatu dute. Ramon Salazarren film hau oraingoz bakarrik Sevillako Zinemaldian eta Madrilen saio berezi baten estreinatu dute. Sevillan ikusi ondoren, Susi Sanchezen antzezpena txunditu ginduen. Bera da Espainiako bigarren mailako aktoreen artean handienetakoa. Bera eta Terele Pavez. Bilbon jaio baina madrildarra sentitzen den aktoreak bostetan izendatu dute Goya sarietarako. Azken hirutan Alex de la Iglesia bilbotarraren filmeetan egindako lanagatik. Azkena aurtengoa Las Brujas de Zugarramurdiko sorgin paregabe horregatik.

Nork irabazi beharko luke

Zalantzak gutxi ditugu. Gure hautagaia Susi Sanchez da. Oraindik memorian gordeta dugu nola jatetxeko eskenan amarena egitetik emakume moskor batera pasatzen da. Hori valentziarrak dituen une bateetako bat. Pelikula txikia da “10.000 noches en ninguna parte” baina zalantzarik gabe galdu behar ez diren horietakoak. Eta Susiren lana ezta.

Emakumezko aktore onena

Emakumezko aktore nagusien sailean antzezpen itzelak izan ditugu aurrekontu txikiak dituzten filmeetn.
Crowfundinga erabili zutenStockholm filma egiteko. Bertako aktorea, Aura Garrido madrildarra saria jasotzeko proposatu dute. Ez dago gaizki, duela hiru urte, emakumezko aktore berri onenaren sarietarako izendatu zuten aktore batentzat. Beste madrildar batek, Marian Alvarezek filmografia luzeagoa du baina ez zuten orain arte proposatu. La Heridafilmean arazo psikologikoa duen emakume baten paperean disfrutatu dugu.

Nora Navas katalanak badaki zer den Goya bat irabaztea. “Pa Negre” filmak emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zion. Aurten errepikatu nahi du Todos Queremos Lo Mejor Para Ella filmagatik. Istripu baten ondoren berriro eraiki behar duen emakume bat antzezten du Mar Collen bigarren filmean. Beste emakume nahasi bat agertzen da Tres Bodas de Más filmean. Denboraldiako ustekabea, komedia honek Inma Cuesta du aktore nagusi. Valentziarraren bigarren izendapena da aurtengoa.

Nork irabazi beharko luke

Pozoindutako oparia egin dizu Fernando Franco zuzendariak?” galdetu genion Donostiako zinemaldian. Eta Marian Alvarezek pronto erantzun zigun: “horrelako opari gehiago baleude“. Izan ere, “La Herida” filma, Francoren zuzendari modura lehen filma oso arriskutsua da. Marian plano gehienetan agertzen da. Kamara oso gainean du eta madrildarrak ederki erantzun du. Antzezpenak Zilarrezko Maskorra ekarri zion eta duela gutxi, kritikariek sortu berri duten Feroz sarietako bat. Gure ustez, Goya saria ere eskuratu beharko luke.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online