A saileko zinemaldien artean lehena, Berlinale, martxan da gaurtik aurrera. 64. edizio honetako sariak, Hartzak, eskuratzeko maisuak arituko dira eta Latinoamerikako eta Asiako zinemen ordezkariak. Izarrak agertuko dira handien artean dagoen zinemaldi honen alfonbra gorrian. Besteak beste, George Clooney berriz hurbilduko da Berlinera, lehiaz kanpo, “The Monuments Men“, II. Mundu Gerran girotutako filma aurkezteko.
Estatubatuarraz gain, Berlinen izango dira, Pierce Brosnnan, Matt Damon, Catherine Deneuve, Charlotte Gainsbourg, Viggo Mortensen eta Uma Thurman. Eta noski, Ken Loach, aurtengoUrrezko Ohorezko Hartza. Britaniarraren ia 50 urteko ibilbidea saritu nahi dute, beti berriztatzailea izan baita. Saria emango zutela jakin zuten garaian esandakoa aipatuko dugu “Loachek arreta handia jarri ohi dio pertsonen zoria eta gizarte konpromesua azaltzeari eta horretarako teknika zinematografiko desberdinak erabili ditu“.
Gaurtik eta igande 16rarte 409 film ikusteko aukera izango dira. Sail Ofiziala, Bereziak, Film Laburrak, Sukaldaritza, Panorama eta beste sail batzutan banatuta. Fikziozko pelikula asko baina baita dokumental andana. Sail Ofizilean 23 film emango dira, horietatik 20 Hartzen bila lehiatuko dira. Gaur zabaltzeko Wes Anderson zuzendari lotsagabe eta naif-aren azkena emango dute: “The Grand Budapest Hotel“. Ekoizpen britaniar-alemaniar honek Ralph Fiennes du aktore nagusi eta gerra arteko hotel ezagun baten istorioa dakar.
Beste lehiakide beteranoen artean daude, Richard Linklater dibortzioaren inguruko film batekin, Rachid Bouchareb islamera aldatutako preso baten istorioarekin eta musika nahastuz lagun talde adindua filmatu du Alain Resnaisek. Horiekin lehiatuko dira gero eta indartsuago dauden zinematografien ordezkariak. Lau zuzendari latinoamerikar (Claudia Llosa peruarra, Karim Ainouz brasildarra, Celina Murga eta Benjamin Naishtat argentinarrak) eta lau asiar (Yoji Yamada japoniarra eta Yinan Diao, Ye Lou eta Hao Ning txinatarrak) Hartzen bila arituko dira.
Sail ofizialean lehiatuko direnen zerrenda hau:
The Grand Budapest Hotel. Wes Anderson (Britania Haundia, Alemania)
Jack. Edward Berger (Alemania)
La voie de l’ennemi. Rachid Bouchareb (Francia, Algeria, AEB,Belgika)
’71. Yann Demange (Britania Haundia)
Die geliebten Schwestern. Dominik Graf (Alemania)
Kreuzweg. Dietrich Brüggemann (Alemania)
Historia del miedo. Benjamin Naishtat (Argentina, Uruguai, Alemania eta Frantzia)
Tui Na (Blind Massage). Ye Lou (Txina eta Frantzia)
In Order of Disappearance. Hans Peter Moland (Norvegia eta Suedia)
Aimer, boire et chanter. Alain Resnais (Frantzia)
Zwischen Welten (Inbetween Worlds). Feo Aladag (Alemania)
Praia do Futuro. Karim Aïnouz (Brasil eta Alemania)
Stratos. Yannis Economides (Grezia, Alemania eta Zipre)
La tercera orilla. Celina Murga (Argentina, Alemania eta Holanda)
Aloft. Claudia Llosa (España, Kanada eta Frantzia)
Bai Ri Yan Huo (Black Coal, Thin Ice). Yinan Diao (Txina)
Wu Ren Qu (No Man’s Land). Hao Ning (Txina)
Boyhood. Richard Linklater (AEB)
Macondo. Sudabeh Mortezai (Austria)
Chiisai Ouchi (The Little House). Yoji Yamada (Japonia)
Please comment with your real name using good manners.