Igandean banatuko ditu Espainiako zinemaren akademiak bere sariak, Goya sariak. 28. edizioa izango da. Sektorearen egoera kaskarrak fokua beste behin Kultura Ministroan jarriko du: Wert jaunari helearaziko dizkioten mezuetan eta txistuetan. Baina beste protagonisteei heltzeko beta da orain. Gaur hasita saila egingo dugu Goya sarietarako proposatu dituztenekin. Lehen atal honetan gizonezko aktore onenetarako sari-proposamenak aipatuko ditugu.
Antzeztaldeko bigarren aktore onena
Urteko apusturik sendoetako bat zirudien. Baina Marcelo Piñeyro argentinarrak Espainian egin duen pelikula berria “Ismael“ filmak ez du ez kritikaren ez publikoaren harrera ona jaso. Eta horrela Goya sarietarako proposamen bakarra du. Juan Diego Botto `proposatu dute antzeztaldeko bigarren aktore onenaren saria jasotzeko. Sail honetan bigarrenez proposatzen dute Buenos Airesen jaio den aktore familia ezagun baten kidea. Beste aktore familia ezagun bateko kidea, Carlos Bardem, zorionez lehertzen dabil. Bitan proposatu dute “Alacran Enamorado“ filmagatik. Bigarren aktore onenerako ezik, film horretako bere gidoia sarirako proposatu dute . 2010ean izendapena lortu zuen ere bigarren aktore onenarako “Celda 211” filmagatik.
Urte honetan sari-proposamen gehien “La Gran Familia Española“ filmak lortu ditu. Hamaika ditu eta horietako hiru aktore lanari esker. Bost anaietako familia horietako bi kide antzezten dituzte Roberto Alamok eta Antonio de la Torrek. Biak antzeztaldeko aktore onenaren sarirako lehiatzen dira. Eurekin batera Patrick Criado gaztea izendatu dute aktore berri onenaren sarirako.
Nork irabazi beharko luke
Ezgaitasun edo gaiso baten papera askotan saritu dute, bai Oscarretan, bai Goyetan. Familia espainol handi horretako anaietako bat da Roberto Álamo. Ezgai psikikoarena egiten du eta gure ustez itzel egin gainera. Berarentzat izan beharko luke antzeztaldeko aktore onenaren saria. Baina Antonio de la Torre kidea ere izendatu dutenez, zailagoa izan dezake.
Aktore onena
Antonio de la Torre Espainiako aktore garrantzitsuenetakoa bilakatzen ari da. Bigarren urtez jarraian bi sailetan dago proposatuta: antzeztaldeko aktore onenerako eta aktore protagonistarako. Jostun kanibal bat gorpuzten itzel dago andaluziarra eta horrek aktore onenerako Goya sari proposamena balio izan dio. “Canibal“ filmean egindako paperagatik Goya jasotzera igo beharko luke ezaguna egingo litzaioke egoera. 2007an “Azuloscurocasinegro” filmagatik duen Goya sari bakarra lortu zuen, kasu horretan, antzeztaldeko aktore onenaren Goya saria. Beste sei sari-proposamen izan ditu, aurtengoak kontatuaz.
Zazpina Goya izendapenekin, kinielatan gora ere daude “Vivir Es Facil Con los Ojos Cerrados“ eta “15 Años y Un día“. Film horietako aktore protagonistak izendatu dituzte gainera bi kasuotan. John Lennonen bila doan irakaslearena egiten du Javier Cámara errioxarrak David Truebaren filmean. Komedia gozoak seigarren Goya izendapena balio izan dio Europear sariduna den Camarari. Avilan jaiotako Tito Valverderentzat bigarren izendapena da aurtengoa. “El Comisario”, bere serie ezagunenaren ondoren, berriz poliziarena egingo du Gracia Querejetaren filmean. Biloba lagundu behar duen jubilatutako komisarioa da Valverde Espainiak Oscarretarako bidali zuen filmean.
Eduard Fernandez katalana handi horietako bat da. 2004an bitan igo zen Goyen eskenategira, aktore onenaren saria eta antzeztaldeko aktore onenaren saria jasotzeko. Bere urtea izan zen. Baina beste sei izendapen ditu, besteak beste, aurten “Todas Las Mujeres“ filmean eginako paperagatik. Bere bizitzako emakumeen bila joango den pertsonaiak aktore onenaren saria eskuratu diezaioke.
Nork irabaziko luke
Donostiako zinemaldian ikusi genuenetik txoratuta gaitu Antonio de La Torreren antzezpenak. Zoragarri dago Manuel Martin Cuestak zuzendatako “Canibal” filmean. Daniel Sanchez Arevaloren aktore kuttuna da gure faboritoa. Zine kritikarien “Feroz” sarietan lortutako garaipena lortzea espero dugu.
Please comment with your real name using good manners.