FIPA 2014: Biarritzeko zinemaldi goiztiarrena martxan

Atzo Bilbon Zinegoak hasi bazen, gaur Biarritzen FIPA hasiko da, entzunezko programen zinemaldia. 27 urte bete ditu gaurko eta etorkizuneko telebistako profesionalen, sortzailen eta ikusleen topalekua izaki. Ohiko nazioarteko lehiaketaz gain, antolatzaileek 27. edizio honetan aurkikuntza hirukoitz baterako gonbitea egiten digute.

Aurkikuntza, iaz hasitako bideari berriz helduko baitiote. Smart Fip@ sail berriena da, transmediak arakatzeko lekua. Osteguna eta ostiralean, Fiparen egoitz nagusienean, Bellevuen, teknologian eta sormenan punta-puntan dauden joerak aztertuko dira. Hitzaldiez eta ezbaiez gain, telebista eta teknologia berrietan ematen diren filmak ere ikusgai dira.

Hortaz gain, bigarren aurkikuntza, aurten hiru egunez, FIPA Industry egingo dute. Segida izateko borondatez, sortzaileek etorkizuna begira izango duten plataforma izango da. Hau da, ikastaroak, aurkezpenak (pitching-ak), telebistako arduradunekin izango dituzten bilerak, etab. Euren proiektuak burutzeko behar dituzten erramientak aurki ditzaten. Lehen zinemaldiaren ekintza paraleloa bazen, orain zinemaldiaren barruan sartu dute.

Eta aurkikuntza ere lehiatzen diren filmeen artean. Smart FIP@z gain, beste 5 genero saritzen ditu FIPAk: sormenezko dokumentala, erreportaia, fizkiozko filma, seriea eta musika eta ikuskizuna gaitzat duen dokumentala. Horien artean banatuko ditu bere Urrezko FIPAk. Aurten zertxobait igo dituzte sarrerak. Bost euro terdi kostatzen da sarrera bakoitza, eguneko pasea berriz 9 eurotan lortzen da. Zinemaldiko abonamendua 27 euro bada, bikote batek 40 euroren truke hartu dezake abonamendu bikoitza.

Zinemaldiak lekua egin dio Brasili eta horrela gaur sambaren inguruko film batekin estreinatuko da. Georges Gachot suitzarrak egindako O Samba filmak zabalduko du.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online