Bihar hasita eta iganderarte Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia martxan izango da. Zinegoak mostrak jada 11 edizio bete ditu, handitzen oraingoan ere. Aurten 9 aretoetan emango dituzte generoko zinemaldia honen filmak. Arriagan inauguratuko dute zinemaldia, hortaz gain, Golem Alondegian, Bilborock, La Fundicion, Bilboarte, FNAC eta FAS zineklubean izango dira emanaldiak. Gainera Espacio Suberviola zabaldu berrian bi lagunentzako proiekzioak egingo dituzte. Bukatzeko larunbatean BBK Aretoan, Ventura Ponsen azken lana, “Ignasi M“, estreinatuko da, zuzendaria bertan izango dela.
Generoko filmak dira baina gero eta leku gehiago dituztenak zinemaldi komertzialetan. Esaterako Torontoko zinemaldian ikusi zen “Tom à la ferme“, Xavier Dolan kanadiarraren azken lana edoeta sariak jaso eta jaso dabilen “L’Inconnu du Lac“ filmak Cannesen irabazi zuen ere. Horiek ikusgai izango dira Bilbon. Hortaz gain, azpimarratu behar da “Who’s Afraid of Vagina Wolf“ komedia lesbikoa. Bere zuzendaria, Margarita Albelo kubatar-estatubatuarra da baina jatorri euskalduna du. Divine pertsonai kontrakulturala maite baduzue, ez galdu “I am Divine“ dokumentala.
Zazpi egun hauetan ikusiko diren dokumental eta fikziozko filmeen artean, film dokumental, fikziozko film luze eta labur onenen sariak banatuko dira. Hortaz gain, film esperimental onena eta lesbianismo eta dibertsitea eta giza eskubideak hoberen isladatzen dituzten filmak ere sarituko dira. Aipatzeko San Petersburgoko LGTB zinemaldiaren, Side by Side zinemaldiaren zuzendaria izango dela gure artean.Tanya Shmankevichek Errusian Putinen pean egiten ari den atzerakada esplikatuko du.
Please comment with your real name using good manners.