Zinemaldi nagusien artean goiztierrena Sundance da. 30 urteren buruan, Park Cityn egiten den mostra leku egin du zinemaldi nagusien artean. Atzo hasi eta urtarrilaren 26ra Utaheko eski estazio hau, beste behin zinema independientearen hiriburu bilakatuko da, azken urteetan, pelikula komertzialeen estrenaldi erakuslehioa bazen.
Zinemaldiaren sortzaileak, Robert Redford aktoreak esan duenez, bere 30. urteurren honetan zinemaldiaren jatorrira itzuliko da. Zinema independienteko ekoizpen oso desberdinak emango ditu. Halaere, anitzak izango dira Hollywoodeko izarrak protagonizatzen dituztenak. Horietako asko daude zinemaldian izango diren 117 fikziozko film eta 11 dokumental estrenaldietan. Gehien itxoiten direnen artean hauek:
– “Calvary“: Brendan Gleeson aitormena entzun eta ondoren heriotz mehatxuak jasotzen duen apaiza da. John Michael McDonaghek zuzendutako komedia beltza honetan, Chris O’Downek eta Kelly Reillyk ere parte hartzen dute.
– “Frank“: Lenny Abrahamsonek zuzendu eta Michael Fassbender eta Maggie Gyllenhaalek antzezten duten komedia hau musika talde batera sartzen den musikagile baten inguruan doa.
– “I Origins“: Mike Cahillek Michael Pitt eta Brit Marling zuzendu ditu drama zientifiko batean.
– “Laggies“: Lynn Sheltonen filmean heldu egin nahi ez duen emakume baten inguruko istorioa kontatzen da. Keira Knightley, Sam Rockwell eta Cloe Grace Moretz daude aktore lanetan.
— “Love is Strange“: Ira Sachsek homosexual bikote baten piurak filmatu ditu ezkontzea erabakitzen dutenean. John Lithgown eta Marisa Tomei daude besteak beste antzeztaldean.
— “A Most Wanted Man“: John Le Carreren liburua zuzendu du Anton Corbijnek eta Philip Seymour Hoffman, Rachel McAdams, Willem Dafoe eta Robin Wrightek antzezten dute.
– “The Voices“: Marjane Satrapik Ryan Reynolds eta Anna Kendrick zuzendu ditu bikote erlazioa istilutsu batean.
Eta lehiaketan ez badu parte hartzen ere, Oskar Santos bilbotarraren “Zipi eta Zape eta kanikaren klub“ filma ikusiko dute Utaheko hiri horretan.
Please comment with your real name using good manners.