Espainako Zine Akademiak otsailaren 9an banatuko ditu bere Goya sariak. Montoro ministroari erantzunez edo, horrela “espainiar zinemaren kalitatea” ospatuko du akademiak, web-orrian datorrenez. Principe Felipe kongresu jauregian egingo den emanaldi horretan euskal ordezkariak ere izango dira.
Goyako eskenategira bitan igo daitekena Koldo Zuazua ekoizle donostiarra da. Espainiako ekoizle inportanteena bilakatzen ari dena produkzio zuzendaritza sailean izendatua dago “Zipi y Zape y el club de la cánica“ filmagatik. Oskar Santos bilbotarraren filmak beste hiru aipamen ditu. Zuazuaren ekoizenetxeak, Kowalski Films ekoizetxeak, “La Herida” filma produzitu du beste hiru konpainiarekin batera. ETBren partaidetza duen luzea film onenaren Goyagatik lehiatuko da. Jaso ezkero, Koldo Zuazua eta beste ekoizleak igo beharko dira taula gainera margolariaren iruditxoa jasotzera.
Aukera handiagoak daude dokumental laburren sailean. Lau filmetatik bi nafarrek eginak dira. Iruñan jaiotako Iosu Lopez kazetari, dokumentalista eta telebista erreportari freelancea Mumbaira joan zen aktore izan nahi duen neskato txiro baten istorioa kontatzera. Bere dokumentala “La Alfombra Roja“ zinemaldi askotan parte hartu eta saritu ondoren, dokumental laburren sailean lehiatuko da.
Raul de la Fuentek Bolivian hiru emakume mehatzari grabatu zituen. Euren beldurrak, euren bizimodua erretratu zuen ordulaurdeneko dokumental batean. Amsterdamen, IDFAn, ikusteko aukera izan genuen “Minerita“ dokumental laburra. Bera ere Madrilen otsailaren 9an izango da Goyaren zain.
Gaizka Urresti bilbotarra Kongresu Jauregiko armailetan ere izango da ziurrenik. Bere “Abstenerse Agencias” film laburra fikziozko laburmetraien sailean izendatu dute. Asuncion Balaguer aktore nagusi duen filmak 11 sari baino gehiago lortu ditu hainbat zinemaldietan.
Agian saria lortzeko aukera gehien dituena Itziar Arrieta makiladora da. Izendapen gehien, hamaika, izan dituen “La Gran Familia Española” filmaren taldekidea da. Pelikula horretako makilaian eta orranzkeran egindako lanagatik izendatu dute. Madrilen jaiotakoa euskal ekoizpen askotan parte hartu da Itziar Arrieta.
Please comment with your real name using good manners.