Egunotan kostan ez da giro. Olatu erraldoiak kostalde guztia kolpatu eta kolpatu ari dira. Zinezaleek eta musikazaleek badiako zoko goxo batean dugu babes baina. Egunotan Donostiako “Dock of the Bay“, musika dokumentaleei eskeinitako zinemaldia martxan baita igandea bitartean.
Atzo familia harremanak arakatu ziren gaur eguneko talde (“The National”) eta duela 3 hamarkadan sortu eta hil zen talde (“Death”) batzuen inguruko filmekin. The National, Indie Rockeko talde ezagunaren kantariaren anaiak filmatu du “Mistaken for Strangers” dokumentala. Umorezko tonu batean, taldearen bira bat grabatuko du Tom Berningerrek. Filma autobiografikoa da guztiz. Eguneko bigarrenak “A Band Called Death“ filmak, 70. hamarkadan Detroiten hiru anaiek sortutako punk talde baten berri ematen digu. Heriotza izena dutenez musika industriak alboratuta egun berreskuratzen ari diren taldearen berri.
Horiek zazpi egun iraungo duen zinemaldiaren lehen printzak. Izan ere, arduradunek dioten bezala aukera zabala dago, edozein gustu asetzeko filmak. Kubatar musika, klasikoak, kantautore estiloa, musika elektronikoa, … denetatik arakatuko da. Aipatzekoa esaterako In-Edit, Bartzelonan egiten den zinemaldian, publikoaren saria jaso zuen “Bustamante Perkins“ filma ostegunean emango dute. Londreseko eta Amsterdameko zinemalditik pasatako hainbat pelikula ere izango dira ikusgai. Esaterako Londresen ikusi eta guztiz gomendagarria iruditu zitzaidan, “Good Ol Freda“, The Beatlesen hastapenak irudikatzen duena euren lehen idazkariaren bitartez.
Crowdfundingen bitartez, berriz martxan dagoen zinemaldiak ere euskal filmeei tarte zabala eskeini die. 18 filmen artean lau euskal ekoizpen daude: Bilbon bizi baina jatorri argentinarra duen Capsulak David Bowieri egindako omenaldia jaso du “Capsula Dreaming of Ziggy Stardust and The Spiders from Mars“, Mariano Vricella egindako filmak, Dani Lopezek berriz, Pasaia eta Donostia arteko etxe okupa baten nondik norakoak dokumentatu du “Kampsa. 20 años de sueños y escombros“en, Victor Iriartek berriz “Invisible“ filmatu du eta azkenik, jada ikusi den, “160 metros: una historia del rock en Bizkaia“, Joseba Gorordo eta Alvaro Fierro, Bilboko ibaiaren alde bietan bizi den egoera ekonomiko, sozial eta kulturalari begirada.
Pelikulez gain, “Cooper + Parrots“en kontzertua izango da ostiralean eta erakusketa bat dago ikusgai Intxaurrondoko Kultur ETxean. “El Underground Ilustrado“, Javier Castroren margoak izango dira ikusgai gaur hasi eta urtarrila osoan.
Please comment with your real name using good manners.