IDFA: emakumeak boterera

Izenburua ez da doakoa. IDFA zinemaldian, Amsterdamen egiten ari diren dokumentalen zinemaldi garrantzitsuenean, etorkizuna emakumeena da. Hori dirudi lehen edo bigarren filma egin dutenen lehiaketan, emakumek egindako hiru film izendatu baituzte saria jasotzeko. Horietatik aterako da gaurko garailea. Izendatuak dira: Eszter Hajdu hungariarra Judgment in Hungary, epaiketa baten ikuspegi klaustrofobikoagatik, Farida Pacha Suitzan bizi den indiarraren My name is Salteta Argentinan jaio baina Kanadan bizi den Laura Bari eta bere Ariel.

Ariel Mendozan jaiotako gizonezkoa da, 33 urterekin hankak galdu zituena lan istripu batean. Egun horretatik bertatik berriro ibili nahiko du, berak egindako ordezko hankekin. Barik dioen bezala “aldaketa izugarria bizi duen gizon bat da, gorputzaren erdia hil zitzaion istripu horretan, baina berrekiteari ekingo dio, identitatea sortzeari sormen proiektu baten bitartez“. Eta zuzendariak gaineratzen du “aldi berean edozein bikotek izaten duen krisia jasango du”. Dibortzioari ere aurre egin beharko dio Arielek.

Gizon honen gorabeherak filmatzeko 10 urte eman ditu Barik. Montrealen bizi eta lan egiten du zuzendariak eta 10 egun zituen aldiro Ariel grabatzeko. Gainera “gizon baten ikuspegi zabalagoa duzu horrela, gizarte talde bat aztertu beharrean, kasu partikular bat hartu dut eta ondorioz hobe da ondo aztertzea“‘. Gizonaren intimitatean sartzeko zuzendaria bera da kamara eta editorea. “Pertsonaiarekin bakarrik egoteak ahalbideratzen dizu pertsonaiak kamaraz ahaztea. Gainera argi nuen kontatu nahi nuena eta hori grabatzen nuen. Zine zuzena egiteko egunerokoa grabatzen nuen eta zine esperimentala egiteko, txikitan bisitatuko lekuetan grabatzen nuen, espazio handitan, bere barkeko mundua agertzeko“.

Izan ere, Mendozako autobusetan igotzeko elbarri batek dituen arazoak filmatuz gain, Laura Barik metafora ederrak bildu ditu bere bigarren film honetan. Filmaren aurkezpenan dioen bezala “erretratu intimo eta metarforiko honen bitartez, Laura Barik Arielen hamar urteko borroka aurkeztuko digu trans-gizatasun bat lortzearren“.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online