1940. Bigarren Mundu Gerra bete betean, Alemaniako armada Bidasoraino hedatuko da. Hitlerrek Francori Espainia mundu gerran sar dadin eskatuko dio. Bete ezinezko eskaera da hori. Naziak baina Euskal Herrira geratzeko etorri dira. Guda iraun zuen bitartean naziak Hendaiara oporretan etorriko dira, askok Sobietar fronte krudelan jasandakoa ahazteko.
Giro honetan, Herber Brieger zine zuzendari alemanak eta bere ekipoa Euskal Herrira etorriko dira, “Im Lande der Basken“, euskaldunen inguruko dokumental bat egitera. Nazientzat paradisua zen gure lurra. Gerra ostean filma galdu zen eta zuzendariaren ospea ere. Filmaren kopia bakarra agertu zenean, istorioari erreperatu zioten ESREC ekoizpen etxekoek. Eta Alfonso Andres eta Javier Barajas zuzendariek film hori ardatzat hartuta “Una Esvástica sobre el Bidasoa“ dokumentala osatu dute.
Brieger nazien propaganda dokumentalista handiena zen. Ondorioz, Andresek eta Barajasek eritzi diote Andresek eta Barajasek, euskaldunen erretratu hori Reichen kupulak, buruzagiek eskatu ziotela. Izan ere, arraza kontuta, naziek euskaldunak pareko ikusi zituzten eta eurekin harremana landu nahi omen zuten, beste etniekin batera Europa berri bat sortzearren. 70 urte geroago, gertakari horiek gogorazten dizkigute. Besteak beste, protagonisten semeen bitartez, esaterako Briegerren semea agertzen da. Berak aitaren iragan nazia jakin zuen dokumentalerako galdekatu ziotenean. Ezinegona sortu zion informazio horrek.
Beste protagonisten artean, Biarritzen bizi zen italiar bat agertuko da. Oporretan zeuden naziak hartu zituen etxean eta jolasean zeudela, gerratik urrun lasaitzen, hartu zituen. Irudi horiek ikusteko aukera dago. Eta askok ihes egitera lagun zuen polizia alemaniar antinazi baten berri jakingo dugu.
Zinemaldian estreinatu ondoren, ostiraletik Euskadi, Nafarroa, Madrid eta Bartzelonako 10 zineetan dago ikusgai, esbastikak, nazien sinboloak, Volgatik Bidasoaraino lurraldean menderatzen zuen garaia gogoratzen duen dokumentalak.
Please comment with your real name using good manners.