http://
Donostiako Kulturako zinema sailetik, Nosferatu zikloan, urtero zinema dastatzeko aukera paregabea ematen diote asteazkenero Antzoki Zaharrera hurbiltzen den zinezaleari. Aurten zinegile alemaniar haundi baten, agian belaunaldi berriei ezezaguna zaien baten filmografia ikusteko parada emango dute. Aste honetatik hasita Max Ophülsen lana errepasatuko dute, Alemaniako hastapenetik Hollywooden egindako produkzioetara.
Eta hasteko film onenetakotzat jotzen dena pantailaratuko dute asteazken honetan: 1955an egin zuen “Lola Montes“. Zuzendutako azken filma eta koloretan filmatutako bakarra, estreinatu zuten garaian ez zuten ulertu. New Orleanseko zirku batean bere bizitza kontatzen duen gortesau europearra aurkezten digu filmak. Horrekin ekingo diote baina gero maiatza bitartean, zinegilearen obra ia osoaren atzera begikoa kronologikoa egingo dute.
Horrela 30eko hamarkada hasieratik Alemanian, Frantzian, Italian, Herbehereetan eta Estatu Batuetan filmatutakoak emango dira hasieran. Besteak beste, “Emakume ezezagun baten gutuna“ (1948) maisulana. Stefan Zweif austriarren nobela batean dago oinarrituta. Olphüsek asko maite zuen idazle hori eta batez ere bere hiria, Viena. Zweigen eta Arthur Schnitzlerren obren hainbat egokitzapen egin zituen bertan. Ophülsek komedia egin zuen, baina baita musikala, melodrama, zinema beltza, menturazko zinema edo historikoa. Esaterako “De Mayerling a Sarajevo“ filmean, I Mundu Gerraren hastapenak kontatzen ditu, hain zuzen pelikula hori ikusteko aukera izango dugu hastapen horren mendeurrena ospatzen den urtean.
Bukatzeko 50eko hamarkadan, Kontinente Zaharrera itzulita, egindako azken hiru pelikulak emango dira: “La Ronde“ (1950), “Le plaisir“ (1952), “Madame de…“ (1953). Azken honetan agertzen den eskena bat miresten du Paul Thomas Anderson gaur eguneko zuzendariak. Eta hura esplikatzen du ondorengo bideoan.
Gainera bi argitalpen egin dituzte. Filmetarako salneurriak 4,60 euro dira eta ondoren duzue egitarau osoa.
Please comment with your real name using good manners.