ZINEBI, dokumental eta laburraren bizitza luzea

Bilbon, zine dokumentalak eta film laburren zinemak bizitza luzea du. Zinebik, laburmetraiei eta ez fikziozko zinemari eskeinitako zinemaldiak 55 urte betetzen ditu aurten. Eta bete, eskaintza zabala emanez. Kontzertuak, ura gaineko emanaldiak, ohi bezala Ohorezko Mikeldiak banatu, … zinema onaren astebete luzea izango da.

Edizio honetan, osotara 3.367 lanek izena eman dute. Horietatik 67 lehiatuko dira Sail Ofizialean, fikzioan, dokumentalean eta animazioan sarien, Mikeldien bila. Sail Ofizialean 8 euskal produkzioak dira eta 11 Espainiako beste lekuetatik etorrita. Belgikak ditu pelikula gehien lehian, bost. Gero datoz Alemaniak, Portugalek, Frantziak eta Poloniak, hiruna dituzte.

Lehen Ohorezko Mikeldia gaur bertan emango dute . Edizio honetako lehen sari hori Agustín Diaz Yanes zingegile madrildarrari emango diote. Gidolari ezaguna, 1995an zuzendaritzan estreinatu zen “Nadie Hablará de Nosotras Cuando Hayamos Muerto” zoragarriarekin. Itxiera ekitaldian berriz Manuel Gutierrez Aragon kantabroari emango diote bigarren Ohorezko Mikeldia.

Eta zinemaldia hasteko jada ohikoa bilakatu den euskal film laburren emanaldia, lehiaketan parte hartuko duten film laburren emanaldia izango da gaur. Zortzi film laburrak dira: Borja Cobeagaren Democracia, Aritz Morenoren Cólera, Jesús Pueyoren “Sonic Trash“, Miguel Ángel Pueyoren 3665, Kepa Sojoren Loco con ballesta, Asier Altunaren Zela Trovke, Alberto Vazquezen Sangre de Unicornioeta Izibene Oñederraren For Your Own Safety. Film labur horiek gainera ibaiaren ganetik jarritako pantaila batean emango dira, Bilboren uholdeen 30. urteurrena gogoratzeko. Eta Ur Esferaren Nazioarteko Kooperazio urtea ospatzeko. Ur gaineko emanaldia izango da bihar eta etzi baita.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online