Pablo Bergerren Blancanieves Europara irabazi nahirik

Lortu du. Donostia eta Espainiako Goya sarietan gailendu ostean, orain Europa irabazteko bidean da Pablo Berger bilbotarra. Blancanievesbere filma eta bera izendatuta daude Europako Zine Akademiaren sarietarako, Europako pelikula onena eta zuzendari onena sailetan. Sevillako Europako zinemaldian eman dute berria eta irabazlea Berlinen emango dute jakitera abenduaren 7an. Bertan izango da Berger, guri adierazi digunez.

Ez du erraza izango baina. 2013ko pelikula onenarako lehiakide paregabeak baititu: oraindik ikusteke dudan Oh Boyalemaniarra, arrakasta izaten ari den The Broken Circle Breakdown belgiarra, La Grande Bellezza eta La Mejor Oferta italiar paregabeak eta Canneseko irabazlea, La Vie D’Adele. Zuzendarien artean ere azken 4 filmen horien errealizadoreekin lehiatu beharko da eta Francois Ozonekin, Dans La Maisonlanagatik.

Europako Zine Akademiak kategoria berria gehitu du. Aurten estrainekoz Europako komedia onena sarituko dute. Lehiakideen artean Susanne Bier daniarraren filme bat eta Pedro Almodovarren “Los Amantes Pasajeros”. Hain zuzen Almodovar bera sarituko dute, “mundu mailan lortutakoagatik”. Sari berria omen da. Europar zinemaren pertsonalitatea aurten Catherine Deneuve izango da, 70 urte bete berri dituen aktore frantziarra.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online