Sevillan udazkeneko zinema euri zoragarria

Udaberrian laranjondo-lorearen usaina badu Sevillak, udazkenean zinemarena du. Azken 10 urtetan, Guadalquivir ertzeetan Europako zinemaldia egiten dute. Gijongo zinemalditik kaleratu ostean, Jose Luis Cienfuegos Sevillan hartu zuten. Berak eta Alejandro Diaz Castaño programatzaileak Europako zine oparo eta iraultzailena ekarriko dute azaroaren 8tik 16rarte.

Europako Parlamentuak ematen duen LUX sarirako eta Europako Zinemaren sarirako hautagaiak ikusteko aukera izango da.
Gazteei eta familiei eskeinitako pelikulek ere euren txokoa izango dute. Eta Espainian, krisiari aurre eginez, egiten den zinemak “Resistencias” deritzan saila izango du. Hortaz gain, Portugalgo zinemari eskeinitakoa, “Las Nuevas Olas” izenarekin zine alternatiboena eta nola ez, sail ofiziala.

Sail ofizialean Giraldilloare bila lehiatuko diren 18 filmen artean, gehienak Cannes, Berlin, Karlovy Vary, Londres, Toronto eta Veneziako zinemalditik pasa dira. Batzuk zinemaldi horietako sail ofizialetan lehiatu ere. Estrenaldiak bi pelikula espainiarrak dira: Sevillako zinemaldia irekiko duen Tres Bodas Más eta esperimentalagoa den 10.000 Noches en Ninguna Parte.

Film horiek epaitzeko Manuel Martín Cuenca, Mar Coll, Mira Fornay zuzendariak, Liza Linardou programatzailea eta Carloto Cotta aktorea izango dira. Zinemaldiak gainera kultozko Leo Carax zuzendari frantziarra eta zine esperimentala egiten duen Gunvor Nelson suediarra omenduko ditu, euren filmografia emanez eta publikoarekin hartuemanak antolatuz.

Sevillan eguna garrantzitsua bada, gaua ere kolorez eta soinuz beteta izango da. Egunero talde ezberdinen kontzertuak izango dira, Sevillari eta Sevillako Europear zinemari kolore berezia jarriz.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online