Zineklubetako berriak

Azaro hau garrantzitsua izango da Lasarteko Okendo Zinema Taldearentzat. Batetik hila bukaeran euren 25 urteak, zilarrezko eztaiak ospatuko dituzte. Eta bestetik aste honetatik hasita astero bi emanaldi izango dituzte, ostegunetan (21:30) eta igandeetan (19:30) Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Eskaintza bikoitza hau hasteko sariz jositako filma aukeratu dute. Besteak beste, Canneseko Urrezko Palmondoa eta Atzerri film onenaren Oscarra jaso zituen Michael Hanekek filmatutako Amour pelikulak. Jean-Louis Trintignantek eta Emmanuelle Rivak maisuki irudikatzen dute adinekoen maitasun istorioa. 25garren urteurrena ospatzeko Okendo Zinema taldeak berriz klasiko bat hautatu du: Wim Wendersen “Paris Texas” emango dute hilaren 21 eta 24an.

Gipuzkoako Goierrin, Beasainen zinema maite dute. Bertako Goieniz zineklubak gaur ere saioa du. Frantziar arrakasta bat, Tomboy emango dute, mutila edo neska izan, zalantza horretan bizi den haur baten istoria gozagarria progamatu dute. Datorren ostegunean Violeta Parraren biopic-a, Violeta Se Fue A Los Cielos eta txanda pasa eginez, hila bukaeran, azaroaren 28an, maitasun istorioa bat, maitasun homosexual baten istorioa, Weekendeskainiko dute.

Gernikako zineklubak berriz bi saio ditu hilabete honetan. Hurrengo ostiralean Pierre Scholler frantziarraren El Ejercicio del Poder pelikula emango dute, Cannesen eta Cesarretan sariak lortutako pelikula. Hila bukaeran, azaroaren 29an, Stoker, Park Chan-Wokek Estatu Batuetan egindako pelikula ederra.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online