Europako Sariak: sari txiki baina garrantzitsuak

Oscar sariek duten fama ez dute. Publikoak gehiago ezagutzen du Cannesen nor irabazi duen. Baina Europako zinezale askok gero eta arreta gehiago jartzen diegu Europako Zinemaren Sariei. Aurten Berlinen, abenduaren 7an banatuko dira. Dena den jada ezagutzera eman dira 27. edizio horretako lehen saridun batzuk.

Lehena konpositorea. Maisu bat, akademiak berak esan duenez. >Ennio Morricone saritu dute La Última Oferta, guretzat urteko pelikula onenetakorako idatzitako musikagatik. Saria jasotzerakoan 85 urte bete berriak eta 500 soinu banda baino gehiago eginda izango ditu musikagileak. Akademiak dioenez “berriz bere estiloa berritzeko gai da zuzendaria eta filmearen estiloari fidela izaki” eta horregatik egotzi dio saria.

Musikatik jantzietara. Sariak jaso eta jaso dabil Blancanieves, Pablo Berger bilbotarrak egindako filma. Orain Paco Delgado diseinatzaileak pelikularako egindako jantziak izendatu dituzte Europako Zinemako onenak. Akademiaren esanetan, “Espainiako tradizioa eta itxura gotikoa uztartzea lortu ditu diseinatzaileak“. Paco Delgadok gainera Balenciagaren jantziei ukitu berria emango die Julio Medemek Getariako jostunaren inguruan egin behar duen biografian.

Akademiak Sarah Greenwood britaniarraren produkzio diseinua, hau da, eskenategien eta estetikaren diseinua saritu du, Anna Karenina lanean. Arrazoia:”eskenografia pelikularen beste pertsonai bat bezala aritzen baita“. Greenwoodek eskenategi aberatsak, oso plastikoak egin ditu esaterako “Expiación” edota “Sherlock Holmes” filmeetarako.

Cannesen gustuenen jarraitu genuen filma izan zen Paolo Sorrentinok egindako La Grande Bellezza. Agian Cristiano Travagliolik egindako muntaiagatik, edizioagatik. Europako Akademiarentzat urteko muntai onena da “zentzumenak estimulatzen baitutu“. Travaglioli Sorrentinoren editore faboritoa da.

Europako kamaralari onena Asaf Sudry israeldarra izendatu dute. Berari emango diote Carlo di Palma saria Lemale eta Ha’Halal (“Fill the Void” ingelesez”) filmagatik. Saria eman diotenen arabera “bere kamara lanak, realista eta poetikoa dena aldi berean, pertsonaiak samurtasunez jarraitzen ditu“. Oraindik Espainian ez da estreinatu eta Frantzian “Le Coeur A Ses Raisons” izenburuarekin estreinatu zen maiatzean.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online