Zine aretoetan nekez ikusten den genero batek lekua edukitzen du zinemaldietan eta zine klubetan. Donostiako Giza Eskubideen zinemalditik pasa ondoren, gaur Bilboko zineklub zaharrenean, FAS zineklubean, hartuko dute “Libre te quiero“, M-11ren inguruan Basilio Martin Patiñok egindako filma. Amancio Pradaren abestia “iraultza” horren erretratua margotzeko erabiltzen du zuzendari salamankarrak. Batukadaren doinuekin nahasten du tarteka frankismoaren aurkako protestak eta pasaden urtekoak urtaztuz. Edadetua dagoen Martin Patiñok berak aurkeztuko du saioa.
Dokumetala ere datorren asteartean. “Bertsolari“, Asier Altunabergararrak kostata gure bertsolaritzaren inguruan prestatutakoa. Gure bertsolari ezagunenak txapelketa bati nola heltzen dioten irudikatu du. Aldi berean, ikerketa zientifikoak eta etnografikoei heldu dizkio, dena kutsu poetiko batean. Donostiako Zinemaldian lehiatu zen. Altuna bera izango da FASeko saioan.
Malagako zinemaldian izan zen azaroaren 26an, hilabetea bukatzeko, emango dute pelikula. “Ilusion“ Daniel Castrok zuzendutako komediak zinemaldi horretan hiru sari jaso zituen. Iruñean jaioa, Castro serien gidolari ezaguna da. Hemen Moncloako itunen inguruan, Transizioko pasadizo garrantzitsu baten berri emanez musikala egin nahi duen zuzendari bat irudikatu du. Gidolari eta aktore nagusi da ere zuzentzen duen lehen film luzean. Euskal Gidoigileekin elkarlanean egiten duten emanaldi honetan Castro izango da.
Astebete aurretik, Bilboko Institut Françaisekin egingo dute elkarlana. Egun horretan Eliane de Latour zuzendari frantsesa izango dute. Bere “Après l’Océan” filma aurkeztuko du. 2006an zuzendu zuen “L’Oiseaux du Ciel” izenarekin, 3 urte beranduago kaleratu zuten egun duen izenburuarekin. Boli Kostatik Europara etortzeko bidaiari ekingo dioten bi anaien istorioa kontatzen digu. Zinebin ikusteko aukera izan zen.
Please comment with your real name using good manners.