Archives by date

You are browsing the site archives by date.

IDFA: emakumeak boterera

Izenburua ez da doakoa. IDFA zinemaldian, Amsterdamen egiten ari diren dokumentalen zinemaldi garrantzitsuenean, etorkizuna emakumeena da. Hori dirudi lehen edo bigarren filma egin dutenen lehiaketan, emakumek egindako hiru film izendatu baituzte saria jasotzeko. Horietatik aterako da gaurko garailea. Izendatuak dira: Eszter Hajdu hungariarra “Judgment in Hungary“, epaiketa baten ikuspegi klaustrofobikoagatik, Farida Pacha Suitzan bizi den indiarraren “My name is Salt”… Read more →

ZINEBI, dokumental eta laburraren bizitza luzea

Bilbon, zine dokumentalak eta film laburren zinemak bizitza luzea du. Zinebik, laburmetraiei eta ez fikziozko zinemari eskeinitako zinemaldiak 55 urte betetzen ditu aurten. Eta bete, eskaintza zabala emanez. Kontzertuak, ura gaineko emanaldiak, ohi bezala Ohorezko Mikeldiak banatu, … zinema onaren astebete luzea izango da. Edizio honetan, osotara 3.367 lanek izena eman dute. Horietatik 67 lehiatuko dira Sail Ofizialean, fikzioan, dokumentalean… Read more →

Pablo Bergerren Blancanieves Europara irabazi nahirik

Lortu du. Donostia eta Espainiako Goya sarietan gailendu ostean, orain Europa irabazteko bidean da Pablo Berger bilbotarra. “Blancanieves” bere filma eta bera izendatuta daude Europako Zine Akademiaren sarietarako, Europako pelikula onena eta zuzendari onena sailetan. Sevillako Europako zinemaldian eman dute berria eta irabazlea Berlinen emango dute jakitera abenduaren 7an. Bertan izango da Berger, guri adierazi digunez. Ez du erraza izango… Read more →

Sevillan udazkeneko zinema euri zoragarria

Udaberrian laranjondo-lorearen usaina badu Sevillak, udazkenean zinemarena du. Azken 10 urtetan, Guadalquivir ertzeetan Europako zinemaldia egiten dute. Gijongo zinemalditik kaleratu ostean, Jose Luis Cienfuegos Sevillan hartu zuten. Berak eta Alejandro Diaz Castaño programatzaileak Europako zine oparo eta iraultzailena ekarriko dute azaroaren 8tik 16rarte. Europako Parlamentuak ematen duen LUX sarirako eta Europako Zinemaren sarirako hautagaiak ikusteko aukera izango da. Gazteei eta… Read more →

Zineklubetako berriak

Azaro hau garrantzitsua izango da Lasarteko Okendo Zinema Taldearentzat. Batetik hila bukaeran euren 25 urteak, zilarrezko eztaiak ospatuko dituzte. Eta bestetik aste honetatik hasita astero bi emanaldi izango dituzte, ostegunetan (21:30) eta igandeetan (19:30) Manuel Lekuona Kultur Etxean. Eskaintza bikoitza hau hasteko sariz jositako filma aukeratu dute. Besteak beste, Canneseko Urrezko Palmondoa eta Atzerri film onenaren Oscarra jaso zituen Michael… Read more →

Confianza online