Hugh Jackman, Australiatik etorritako Bigarren Donostia Saria

Badugu bigarren Donostia saria. Zinemaldiak izendatu du nori emango dio esaterako Bette Davisi edo Vittorio Gassmani emandako iruditxoa. Beste guapo ofizialen izenak agertu dira egunotan txioetan eta facebook-eko iruzkinetan. Esaterako George Clooney eta Michael Fassbenderrenak ibili dira bolo-bolo. Baina azkenean kafe marka ezagun baten iragarkiak egiten dituenak ez. Ezta Alemanian jaio zen irlandarrak. Azkenean, te marka ezagun bat iragarri eta Australian jaio baina Estatu Batuetan ibilbidea egin duen beste guapo batek hartu du: Hugh Jackman.

Hugh Hackman

Zeozer esan badaiteke, maila askotako aktorea dela. Aitortu behar dizuet. Entzun dudanean kontrako jarrera izan dut. Nola emango diote saria X men film sorta egindako aktore bati?” galdetu diot nire buruari. “Lobezno” pertsonaia eta antzerakoak ez dira nik gustuko dudan zinea. Burura etorri zaidan bestea Nicole Kidmanekin batera egindako Australia pelikula malkoreragilea.

Baina gero Les Miserables musikala gogoratu dut. Beste aktore australiar batekin, Russell Crowekin, burutu zuen filmeak kantatzeko eta dantzatzeko maisutasuna erakutsi zigun. Aktore ona eta dantzari eta kantari paregabea da Hugh Jackman. Urrezkoa globoa irabazi zuen lan horregatik. Izan ere, Broadwayen musikal batzutan lortu zuen arrakasta. Esaterako “Piztia eta Ederra“n aritu da edo eta The Boy From Oz, Tony Allen kantariaren inguruko antzerki lanarekin Tony saria, antzerkiko sari estatubatuarra irabazi zuen. Besteak beste, Darren Aronofsky eta Woody Allen zuzendariekin lan egin du.

Donostia Saria irailaren 27an jasoko du. Ondoren Prisoners filma emango dute. Aita baten piurak sei urtetako alaba desagertzen denean kontatzen duen filmak Toronton izango du mundu estrenaldian. Jake Gyllenhaal aktoreak eta Denis Villeneuve zuzendari kanadiarrak Donostian aurkeztuko duen bigarren filma da. Izan ere, biek egin duten Enemy lehiaketan izango da.

Jackman orain gala baten saritua izango da. Baina aurkezle modura ibili da. Esaterako Emmy sari bat du Tony sarien gala baten aurkezpenegatik. Eta askok goraipatzen dute Oscar sariak aurkeztutako gaua. Orduan bezala Kursaalean Hugh eszenategian kantari eta dantzari ikusteko parada izango dugu?

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online