Urteen poderioz, indarra hartzen ari da “Horizontes Latinos” saila. Hego eta Erta Amerikako produkziorik onena ekarri nahi du Zinemaldira. Aurtengo edizioan Argentina, Mexiko, Txile, Brasil eta Uruguaiko 11 film luze emango dira, nazioarteko zinemaldietan ikusgai izan direnak baina Espainian oraindik proiektatu gabeak.
Horietatik 5 mexikar produkzio edo koprodukzioak dira. Amat Escalante 34 urteko errealizadoreak hirutan aurkeztu ditu filmak Cannesen. Hirugarrenean Zuzendari Onenaren Palmondoa jaso du “Heli“ri esker. Narkotrafikoaren kronika hori Donostian ikusiko dugu. Canneseko “Un Certain Regard” sailean aurkeztu zuen Diego Quemada-Diezek “La Jaula de Oro“ luzea. Burgosen jaiotako zinegilearen lehen film luzea da eta harrera ona izan zuen. Orain Donostian espero dugu.
Cannesetik ere pasa zen Lucía Puenzoren “Wakolda“. Nazien istorio honek ziurrenik zuzendari argentinarra eta Alex Brendemühl aktore katalana hurbilduko ditu Donostiara. Argentinarra da iaz Donostiako Zinemaldiak estrainekoz egiten zuen koprodukzio hegoamerikarren partaideetako bat. “Pensé que iba a haber fiesta“ filmak bukatzeko dirua lortu du Victoria Galardi zuzendariak eta ondorioz “Horizontes Latinos”en aurkeztuko dute.
Donostiako Zinemaldiko “Zinea eraikitzen” saileko bi filmek ere bukatzea lortu dute eta Donostian izango dira. Caru Alves de Souza brasildarraren “De menor“ eta Ana Guevara eta Leticia Jorgeren uruguaitarren “Tanta Agua” filmek izan dute Donostiako Zinemaldiaren bultzada. Azkena gainera Berlin estreinatu zuten.
http://m.youtube.com/watch?v=sTZpl9ofC1Q
Latinoamerikako panorama honetan azken proposamen bat. Animazioa ere egiten delaren froga: “Anina“, Uruguaitik datorren proposamena.
Please comment with your real name using good manners.