Zinemaldian tarte berezi du euskal zinemak. Zinemira deritzan sailak 8 film luzeren sorta bat aurkeztuko die publikoari baina batez ere kanpotik etorritako kazetari eta profesionaleei. Gure produkzioa plazaratzeko aukera ederra.
Batzuk jada estreinatukoak, beste batzuk zinemaldian izango dute euren jendeaurreko aurkezpena. Tartean Mireia Gabilondok Jasone Osorok idatzitako eleberria hartuta filmatu duen “Amaren Eskuak“. Estresa, ama-alaben arteko istorioak ekarriko digu asko espero den estrainaldi honek. Zinemiran eskainiko den fikziozko film luze bakarra da. Beste zazpiak dokumentalak baitira
Estrenaldien artean, “Esbastika bat Bidasoan“ ikusgai izango da. Naziek euskal kulturaz zuten erakarpena dokumentatzen da film honetan. Javier Barajas kazetaria eta Alfonso Andres errealizadoreak Austrian eta hainbat filmategietan ibili dira arakatzen. Aitor Merino aktore euskaldunak Madrileko lagunei esplikatu nahi zien nolatan zeukan berak lagun ETA kide bat. Horregatik kamara hartu eta arreba, Amaiarekin, dokumentala grabatzeari ekin zion. Crowfunding-en bidez egindako dokumentala da “Asier ETA biok“. Eta hirugarren eta asko espero den dokumentala Enara Goikotxeak eta Monika Zumetak egindako da. Monikaren aita, Jose Luis Zumeta margolaria erretratutu dute filmean, margo bat hasten duenetik bukatzen duen arte filmatu dute. “Izenik gabe, 200×133“ besteak beste Donostiako Suhiltzaileen etxaldean grabatu zuten.
Hortaz gain, jada estreinatutako hainbat lan ikusteko aukera izango da. Esaterako Donostiako Giza Eskubideen Jaialdian aurkeztutako “El Método Arrieta“ edo “Alardearen Seme-Alabak“. Sanferminen inguruan zine aretotan estrainatutako “Encierro“ izango da ere Zinemaldian. Zine klub batzutan eta Nafarroako Filmategian ikusi zen “Oirse“ dokumentala. Hainbat lagunek belarrietan dituzten soinu nekagarrien inguruko agiri ederra. Orain dokumental zoragarri hau ezagutzeko Zinemira sailean aukera ederra du publiko zabalago batek.
Hortaz gain, “KIMUAK” sortako zazpi film laburrak ikusgai izango dituzte akreditatuek. Zabaltegin emango dira horietako bi. Culinary Zineman ere hainbat euskal produkzio izango dira.
Zinemaldiak eta IBAIA eta EPE/APK ekoizleen elkarteek euskal zineman ibilbidea egin duen lagun bat saritzen ei dute. Aurten euskal zinemaren ikur nagusia den animazioko zinema sarituko dute, Juanba Berasategiri Zinemira saria emanez. Askok euskal animazioaren aitatzat jotzen dute. Berasategik hartuko du iruditxoa Irailaren 24an euskal zinemaren galan.
Please comment with your real name using good manners.