“A Late Quartet”: azken kontzertuaren gazi-gozoak

Zinemak eta literaturak aspaldi konturatu dira nor dituzte bezero nagusi. Adin bateko emakumeek betetzen dituzte zine aretoak eta erosten dituzte liburu gehien. Horregatik eurak publikotzat duten film gero eta gehiago ikusten ditugu. Horrelakoa ematen du “A Late Quartet”, espainolez El Último Conciertobezala emango dutena.

Bira berri baten atarian, soka laukote bateko kide bati (Christopher Walker) Parkison gaisotasuna duela esaten diote. Berak laukotea eusteko ahalegia egingo du, baina berriak kideen arteko maitasun eta jeloskortasun istiluak azalaratuko ditu.

Yaron Zilberman zuzendari berriak bizitzaz eta laguntasunaz lekzio ikaragarriak ematen dituen pelikula gozoa lortu du. Aktore sendoak ditu gainera. Walkerrekin batera, Oscarra irabazitako beste aktore bat dago Philip Seymour Hoffman. Laukotea osatuz beti fin aritzen den Catherine Keener eta neretzako ustekabe oso ona izan dena, jarraitu beharreko aktorea, Mark Ivanir ukrainiar-israeldarra.

Bihotza ikutzen duen film horietakoa da ostiral honetan estreinatzen den El Último Concierto.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online