Zinemak asko zor dio literaturari. Gidoi askoren iturburua eleberriak eta ipuinak izaten dira. Ehundaka filmeren iturburua. Horregatik moldatutako gidoiaren Oscar saria. Eta zazpigarren arteak egile bati zor badio asteartean zendu den Elmore Leonardi zor dio. Bere 26 lan pantailara eraman dituzte – pantaila handira eta txikira.

New Orleansen 1925an jaio ondoren, umetan, Detroitera joan zen Elmore Leonard familiarekin. Motorraren hirian, aitak General Motors-en lan egin beahr baitzuen. Gansgterren giroan koskortu zen. Leonardek Lehenengo Mundu Gerran girotutako eleberri bat, Erich Maria Remarque “Berririk ez mendebaldeko frontean” eleberria irakurri ondoren erabaki zuen idazlea izan naiz zuela. Eta bakeroen eleberriak hasi zen idazten, publizitatean lan egiten zuen bitartean.
1961an idatzi zuen “Hombre“ri esker, literatura bilakatu zen ogibide bakarra. Zinemak pantailaratzen zuen bere lehen eleberria izan zen gainera. 1967an Paul Newman gazte batek Apatxeen artean hasitako gizon txuriaren historia gorpuztu zuen. Lehen moldaketa baina istoria labur batena izan zen. Bere “Three-Ten to Yuma” 1953an idatzi eta lau urte beranduago kaleratu zuten Glen Ford aktore protagonista zuen “3:10 to Yuma” filma (“El Tren de las 3:10“, espainolez edo “3H 10 pour Yuma” frantsesez).
Istoria honen bertsio modernoagoa bat dago, Rusell Crowe aktore nagusi izan zuen 2007koa. “The Big Bounce” eta “52 pick-up” eleberriak ere bitan pantailaratu dituzte. Leonardek publikatu orduko ate joka zituen produktore eta aktore askok lanen eskubideak erosteko. Hain fama ona zuen. Leonardek bere istorien moldaketa batzuk ez zituen maite. Bere esanetan “tramari pertsonei baino garrantzi gehiago ematen baitzioten eta nik pertsonaietan jartzen dut indarra“. Horren adibide “Get Shorty“ filma izan zen.
Leonardek baina uste zuen pertsonaien garrantziari ondo heldu ziola Quentin Tarantinok “Rum Punch” eleberria “Jackie Brown” filmean bilakatu zuenean. Bakeroen istoriekin hasi bazen, nobela beltzera egin zuen jauzia Leonardek westernak publikoa galtzen hasi zirenean.
Telebistan ere arrakasta izan zuten Leonarden istoriek. Esaterako AEBko telebistan oraindik ikusgai dago “Justified” seriea, Kentuckyko marshall baten nondik norakoak kontatzen dituena. Leonarden bi eleberri eta istorioa labur batean dago oinarritua. 87 urte zituela zendu da Leonard, bere 47.garren istorioa bukatzen ari zela.
Please comment with your real name using good manners.