Hilabete terdi falta denean, Donostiako Zinemaldiako 61. edizioa hasteko, Urrezko Maskorraren bila arituko diren beste sei film iragarri dituzte, jada aurkeztuko espainiar lau produkzio eta koprodukzioei gehitu direnak.

Seiren artean, zuzendari gazte eta helduak nahastu dira. Ameriketatik datoz gazteenak, 40 urte gorakoak badira ere. Fernando Eimbcke mexikarrak FIPRESCI saria jaso zuen bere “Lake Tahoe” lehen filmarekin, bigarrenarekin “Temporada de Patos“ekin Mexikoko sari nagusiena, Goyaren pareko den Ariel saria. Bere hirugarren luzea “Club Sandwich“, nerabetasuna gaitzat duen istorioa dakar Zinemaldira. Mariana Rondon venezolarrak ere bere hirugarren film luzea dakar Donostiako zinemaldira. Ile kiskurra duen mutiko baten istorioa kontatzen digu Biarritzeko zinemaldieetan behin baino gehiagotan saritutako zuzendari eta artista plastiko honek.
Helduagoak dira ordea lehian izango den “Le week-end“ film britaniarreko pertsonaiak. Parisera, ezkon bidaiko hirira itzultzen den irakasleen bikote bat filmatu du “Nothing Hill” arrakastatsuaren zuzendariak, Roger Michellek, aktore britaniar paregabeekin. Film hau Torontoko zinemaldian izango da, Donostiara etorri aurretik. Gauza bera egingo du Bertrand Tavernierren azken luzeak. “Quai d’Orsay“ filmean Irakeko gerraren inguruan Frantziako atzerri ministeritzan izandako nondik norakoak pantailaratuko ditu Berlinen eta Cannesen askotan parte hartutako zuzendari frantziarrak. Tavernierrek Christophe Blainek eta Abel Lanzacek egindako istoria grafiko bat, komiki bat filmatu du. Cannesen irabazitako “La Vie d’Adèle” ere komiki batean oinarritu da.

Beste frantziar bat izango dugu lehian, gertukoa. Landetan jaio baitzen François Dupeyron zuzendariak. “C’est quoi la vie” filmearekin duela 14 urte Urrezko Maskorra irabazi ondoren, berriz saiatuko da “Mon âme par toi guérie“, eskuekin jendea sendatu dezaken gizon baten istorioa.
Colin Firth eta Nicole Kidman “The Railway Man”enAzken ordutan ezagutzera eman duten azken filma “The Railway Man“ izen bereko liburu batean oinarritu da. Eric Lomax soldadu britaniarrak idatzi zuen. Bigarren Mundu Gerran Birmanian japoniarrek gatibu hartu zuten eta “El Puente Sobre el Rio Kwai” luzean irudikatzen den trenbide sarea egiten esklabu modura erabili. Militar japoniar batek torturatu ondoren, urteetan ez zen berau barkatzeko gai izan. Jada adinekoa zela militar hori aurkitu eta nola barkatu zuen kontatzen du Jonathan Teplitzky australiarrak filmatutako pelikulak. Colin Firth da Eric Lomax eta Nicole Kidman emaztea.
Pelikularen aitzakian, aktore australiar hilehoria ikusiko dugu Donostian?
Please comment with your real name using good manners.