Sinopsiek erakargarriak izan behar dute. Baina batzutan nahaskorrak dira edota laburriegiak dira. Horrelako zerbait gertatu zaigu Cannesen. Zinemaldien zinemaldian eman duten film luze espainiar bakarra, Diego Galanen dokumental bat da, “Con La Pata Quebrada“. Klasikoen sailean sartu dute. Ustez, emakumeen rolaren aldaketak 1930ko hamarkadatik hona islatzen du baina “emakumea narrazio ardatza da besterik ez, benetan gizarte osoaren aldaketa islatzen da filmean” aitortu digu Cannesen Galanek.
Galanek pelikula mordoa ikusi eta 180 zati hautatu ditu aditzera emateko emakumeak nola agertzen diren Espainiako zinean 1930ko hamarkadatik gaur egunera. “Zergatik 1930ko hamarkada – Errepublikaren garaia oparotsua agertu behar zen?” galdetu diogu. Erantzuna: “Batez ere hamarkada horretan zinema soinuduna agertu zelako. Baina bai noski, Errepublikak aldaketa asko ekarri zizkien emakumeei, pentsa Catalunyan abortoa eta guzti lortu zen” dio.
Pelikula ezagun asko erabili ditu Galanek baina beste batzuk gehienek ikusi ez ditugunak ere dira. Diego Galanak pelikula zati zoro bat aipatzen digu “apaiz batek besteari esaten dio emakumeak tifusa eta hainbat gaitzen pareko dela”. Beste batean, “Sección Femenina”, emakumeen zerbitzu militarra zena goraipatzen dute munduan zehar egiten dantza erregionalen erakustaldi bidaia agertuz. Filmak Espainiako Filmategian lortu dituzte, baina batzuk Frantziako Filmategian, filmategi katalanan eta Zaragozako biltegian topatu dituzte-
Lana erreza izan du ere produktore beharretan Agustin Almodovar, Pedroren anaia eta El Deseo ekoizpen etxeko burua eta Enrique Cerezo baitzeuden. “Pelikularen %75 Cerezoren artxibotik dator” aitortu digu Galanek. Cerezok Espainiako artxibo filmiko handiena du, batez ere landismo azpijeneroena eta mota horietako pelikula asko. “Film popularrekin lan egitea hobetsi dut, izan ere, film horretan botatako esaldi batekin, purrustada batekin nahikoa da, kontatu nahi nuena laburbiltzea. Maila altuko filmetan gehiago tardatzen dute harira joaten“, esan digu Donostiako Zinemaldiaren zuzendari ohiak.
Dokumentalak Espainian duen ibilbidea ikusita, Galanek onartu du zaila izango dela banaketa komertziala. “Gehienez Madrilen, Bartzelonan edo Valentziako areto txikietan emango da“, baina aldi berean aitortu digu hainbat zinemaldik film lortzeko ahaleginak egin dituztela, esaterako Buenos Aires, Mexikoko Morelia, Nantes eta Frantziako Tolosako zinemaldiek filmaren informazioa eskuratu dute.
Please comment with your real name using good manners.