CANNES 66: sari banatuak

Sarituak

Ustekabe gutxi Cannesen, amaitu berri den 66. edizio honetan sari banaketan. Urrezko Palma estreinekoz lehiatzen zen Abdellatif Keniche frantziar-tuniziarrak lortu du La Vie de Adele (El Azul es Un Color Cálido) filmarekin. Ostegunean erakutsi zenetik kritikoen begikoa izan da eta larunbatean kritikaren Fipresci saria eman zioten. Filmak hiru ordu irauten du eta azken unean sartu zen lehiaketan.

LA VIE D'ADELE, zuzendaria eta bi aktoreak

Bi emakume gazteen arteko amodioa eta pasioa kontatzen du filmak. Adèle Exarchopolous eta Léa Seydoux aktoreen lana txalotu du batez ere Steven Spielbergek epaimahai buruak. Ezkontza homosexualen inguruko polemikaren erdian, epaimahaiak ukatu du sari politikoa denik: “Oso istorio ederra da, maitasun eder bat eta edonor identifikatu daiteke maitasun horrekin, berdin da euren sexua“, azpimarratu du epaimahai buruak sari banaketa ondorengo prentsaurrekoan.

Coendarren Inside Llewyn Davis filmak ere kritikoen oneritzi ia osoa jaso zuen lehen saiotik. 1950.eneko New Yorkeko folk mundua berreskuratzen duen zintak Sari Berezia hartu du. Ustekabe gehiago sortu du Zuzendari Onenaren Palma. Bartzelonan jaio baina Mexikon errotu den Amat Escalantek jaso du, Helirekin, drogaren inguruko istorio bortzit batekin. 34 urterekin lehian zegoen zuzendari gazteena da eta bere sariak polemika gehien sortu du. Kritiko batek baino gehiagok Paolo Sorrentinori egotzi behar ziola deritzo La Grande Bellezza filmagatik. Askok film horrek saririk ez jaso izanak harritu du.

Amat Escalante, Zuzendaria Onenaren Palma

Ustekabe izan da baita Gidoi Onenaren palma lehian zegoen film txinatar bakarrarentzat izatea. Saria egungo Txinako benetako hiru istoria pantailaratu duen Jia Zhangkeren Tian Zhu Ding (A Touch of Sin) filmari eman diote. Asian geratu da Epaimahaiaren Saria. Zinemaldian lautan izan ondoren, aurten jaso du saria Hirokazu Koreeda japoniarrak. Hain maite duen familia harremanak kontatzen ditu Soshite Chichi Ni Naru (Tel Père, Tel Fils) filmak.

Berenice Bejo argentinar-frantsesak emakumezko aktore onenaren saria jaso du Le Passé, Farhadiren azken lanagatik. Kinielatan zegoen filma zen. Baita Alexander Payneren Nebraska. Zuri beltzean filmatutako aita eta seme baten aurkipen bidaiaren kronika aktore onenaren Palma eskuratu dio ibilbide luzea duen Bruce Dern aktore estatubatuarrak.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online