CANNES 66: amodioaren edertasuna

Eguzkia atera da Cannesen. Indartsu jotzen du. Eta horrela indartsu itzuli da Sail Ofizialean lehiatzen diren bi filmek zine izpi sendoak bidali baituzte. Goiz goizean Alexander Payne lehiatzen hasi da Nebraska ederrarekin. “Entre Copas” eta “Los Descendientes” filmeen zuzendariak jaioterrira, Nebraskako estatura, itzuli da aita-seme baten arteko maitasuna irudikatzeko.

Bruce Dern aktore beteranoa alkoolak ahitutako agurea. Jasotako eskutitza baten bidez, uste du dirutza irabazi duela eta bidaia hasi nahi du bila joateko. Dena iruzur bat da baina semeak (Wiil Forte) lagunduko du, aitarekin denbora pasatzearren. Paynek zuri beltzean filmatu du, depresio ekonomikoaren irudia gehiago azpimarratzeko. “Duela 9 urte jaso nuen gidoia. Gidoilariari gertatutako benetako istoria da. Duintasuna eman nahi zion aitari eta nik ere gurasoak ere zahartzoroko une horretan, non gauzak ahanzten duten une horretan ditudanez, pertsonalki ikutu ninduen“, esan dio Paynek prentsari. Askori ukitu digu pertsonalki gaiak eta pelikulak berak.

Eta zinemaldian indarrez sartu dena Jerry Lewis. Aktore estatubatuarrak 87 urte ditu eta esan daiteke haina paper. Gaur Cannesen izan da “Max Rose” interpretatu duen azken filma aurkezteko. Bera da zalantzarik gabe egunetako izarretako bat.

Baina txalo gehien lehian gaur bigarrena. Abdelatiff Kéniche tuniziar frantziarraren bosgarren lana azken unean sartu dute lehiaketan. La Vie d’Adèle (espainolezEl Azul Es Un Color Cálido izango dena) filmak 3 ordu luze ditu. Baina ez duzu une batean ere erlojua begiratu behar. Julie Maroh komikigilearen komikian oinarrituta, Adeleren emakumetze prozesua kontatzen du. Nola nerabe dela emakume batekin maitemindu eta amodio horren bidez emakume bilakatzen den. Kritikak berehala ikusi beharko filme dela esan du. Eta horregatik agian akreditatuek sartzeko arazoak izan dituzte eurentzat bakarrik zeuden bi saioetan. Bi aktoreak ederki daude eta ez litzateke harritzekoa izango palma jasotzea.

Eta gaurko izarretakoa Jerry Lewis. Aktore estatubatuarrak 87 urte ditu baina oraindik gogotsu dago zinema egiten. Parte hartu duen azken filma Max Rosegaur aurkeztu dute. Aitzaki ederra gure historia filmikoan dagoen komediante nagusienetakoa ikusteko.

 

Jerry Lewis - Sesión de fotos - Max Rose © FDC / L. Otto-Bruc

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online