CANNES 66: gehiegizko indarkeria eta Afrikako iluntasuna

2011an “Drive” filmarekin zuzendari onenaren saria jaso ondoren, Nicolas Winding Refn daniarra irrikiaz espero zuten Cannesen. Irrikia gehitu zen jakin zenean Ryan Goslingek berriz hartuko zuela paper nagusia. Baina asteazkenean Sail Ofizialean lehiatu denOnly God Forgives ez da “Drive 2” bat.

Bangkoken, droga trafikatzaile eta prostituzioa eskenategi batean mendeku istoria honek “Drive” filmean nekatu ninduten osagarri berak ditu. Indarkeria erruz erabiltzen du eta estetika esageratua – hainbatetan bideoklipa eta komikiaren elementuak. Eta Cliff Martinez musika hipnotikoa gehiegi erabilita. Windingen ezaugarriak omen dira. Baina “Drive”n behintzat subtrama bat aurkitu nuen. Hemen Ediporen konplexua tankerako batez gain, hutsala filma zait gai aldetik. Kristin Scott Thomas itzel dago, bere papera batzutan istrionikoa bada. Frantziar-britaniar aktore honek aitortu zuen prentsaurrekoan “ez da nik egiten ditudan filmak”. Prentsarako saioan txaloak eta txistua entzun ziren.

Lehiaketan bigarrena Chadetik etorri da. Dirudienez zinemaldiek azken boladan Afrikan egiten ari den zinemari legua egin nahi diote. Eta horren adibide da Grigris filma. Hanka gaizki badu ere dantzaria amesten duen gizonezko batek trafikatzaileekin lan egin beharko du. Mahamat Saleh-Haroun zuzendariak Cannesen saria jaso zuen aurreko “A Screaming Man” filmarekin. Baina antza ez du lana hobetu. Istoria sinplea egin du.

Sail paraleloetan, zortzigarren eguenan atzera jauzia egin dugu. 1971an Mohammed Ali edo Cassius Clay boxealarik Vietnameko gerrara joatearen aurkako borroka irabazi zuen bitartean, Jackie Stewart F-1 gidariak Montecarloko Saria irabazi zuen. Bi kirolari haundi horien pasadizo horiek desberdin kontatu dituzte. Ali zigortu ondoren Goi Auzitegiak barkatu zueneko unea fikziozko film modura eman du Stephen Frearsek. “El Ala Oeste de la Casa Blanca” bezalako seriak non Estatu Batuetako politika eta sistemaz aritzen dira maite badituzu, nik bezala, gustura ikusiko duzu. Baina azken batean telefilm bat da Muhammad Ali’s greatest fighthau.

Frank Simonek eta Roman Polanskik berriz dokumental batean Montecarloko sariaren gorabeherak kontatu dituzte. The Weekend of A Champion dokumentala aurkezterakoan, Polaskik umilki onartu du, dokumentala ez zela bere generoa eta horregatik Frank Simoni eskatu ziola zuzendu zezala. 1971an grabatu zuten eta besteak beste Polanski eta lagun duen Stewarten arteko elkarrizketa, pilotoa kontatzen diola nola gidatu behar den Montecarlon ikusten da. Azken minutuetan berriz, biek duela bi urte beste elkarrikezta bat, 1970.eneko F-1 lasterketak eta oraingoak gogoratzen dituzte. Eta orduan, munduko txapeldunak berak zuen arazo baten berri ematen dute. Montecarloko Sari nagusia igande honetan jokatuko da eta emankizunean egungo gidari asko ziren eta garai batekoak, esaterako Alain Prost handia.

Kim Novak eta Jerry Lewisen zain, Robert Redford izan da asteazkeneko izarra. Zaleekin oso atsegina izan da eta umoretsu erantzun zuen aurtengo kartelaren inguruan galdetu diotenean. “Ez dakit nor den hor agertzen den gizona, ni jaio aurretikoa izango da” esan zuen Paul Newman eta emaztearen musua irudikatzen duen kartelaren inguruan. Serio jarrita, hainbeste filmetan lankide izan zuen Newman faltan botatzen duela onartu zuen Holywoodeko beste hilehoriak.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online