Giza Eskubideen Zinemaldian: emakumeak jaietan ere bai

Zinemaldi honetako sarrera guztiak agortu zituen lehen pelikula izan zen. Hainbesteko ikusmina sortu du Alardearen Seme-Alabakfilmak bigarren saio bat programatu izan behar dutela. Asteartean arratsaldeko zazpitan izango da estranaldia eta ostegunean izango da bigarren saioa gaueko hamarterditan.

ALARDEAREN ekipoa

Irun eta Hondarribiko alardeetan gertatutako istiluekin topo egin zuen Jone Karres soziologoak Alemaniatik bueltan. Hainbat urtetan aitaren jaioterrian, unibertsitatean ibili ondoren, Euskal Herriratu eta emakumeek festa horietan gizonak bezala partehartu nahi zutela eta eskubide horren aldarrikapenak sortutako iskanbila aurkitu zuen. Karresek ez zuen zalantzarik izan: gaia jorratu behar zuen “lotura oso zuzena baitago identitate kolektiboarekin” iritzi zion. ETBri esan dion bezala “gizarte aldaketak festa baten ederki bisualizatzen baitira“. Eta horrela filma egiteko ideia sortu.

 Alardearen seme-alabak 1Zinemaldi

Eneko Olasagasti aktore eta zuzendaria izan du alboan Jonek. Hasteko alardearen nondik norakoak eta prozedurak kontatzeko digute. Bigarren zati batean emakumeek berdintasunean parte hartzeko lehen saiakerak jasotzen dira: Alardeen Gerren unerik latzenak, 1996tik 2000ra. Eta gero alardeen pribatizazio eta egungo egoerari heltzen zaio. Olasagastik sentimenduei egiten die dei “ezer ulertzea badago sentimenduen bitartez izango da. Bi aldeek festa berdin sentitzen baitute“.

Baina euren tesia ere eman digute: “Alardean ez da ezer berezia gertatzen“, dio Olasagastik “gizartean gertatzen ez dena. Alardea isla bat da, gizartearen isla” gaineratu du. Egia esan, alardeetako partehartzaile batek dioen bezala “Berdintasuna da gizarteak duen arazo bat. Alardea ez da arazoa, sintoma baizik“.

Filmari aberastasun gehien ematen diona alardearen istiluak lehen pertsonan bizi izandakoen testigantzak eta lehen saiakeren artxibo irudi ugariak. Komunikabideetan gaia izan zuen isla eta ordezkari politiko batzuen adierazpenak ere jaso dituzte. Garai hartako adierapenak egia esan. “Alardearen Seme-Alabak” filmaren ekipoak Hondarribiko eta Irungo alkateak elkarrizketatu nahi zituen. Baina eurek ez zuten parte hartu nahi. Egia esan hori leporatu daiteke: alarde tradizional edo betiko alardearen bozemale gehiago falta dela. Baina ez da posible izan.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online