Nafarroan, dantza eta zine txekiarrak badute lotunea

Nafarroako filmategiak egiten duen zine berezia eskaintzeko saiakeran, ziklo berria eskainiko digu gaurtik hasita. Ostegunero dantzari eskainiko zaio lekua. Ostiralero Europako filmografia ezberdinetik egiten ari den itzulian orain txekiar zinemari emango dio begiratua.

ESZENA jaialdiarekin batu da filmategia ZINEMA ETA DANTZA zikloa eskaintzeko. Lau ostegunetan dantzaren begirada desberdinak ikusi ahal izango dira, klasikoenetik hasi ikonoklastena edota bideodantzan egindako sormen garaikideari helduz. Hasteko 1948an filmatutako Las Zapatillas Rojas programatu dute. Soinu bandak eta zuzendaritza artistikoak Oscar sari bana jaso zituzten. Hurrengoetan hauek proposamenak:

Apirilaren 11, osteguna, 20:00etan.
Pina

Apirilaren 18a, osteguna, 20:00etan.
Paraíso Imaginado (2013), Purgatorio Imaginado (2010), Infierno Imaginado (2008) eta Dante imaginado

Apirilaren 25a, osteguna, 20:00etan.
Dracula: Pages of a Virgin’s Diary

Beste zikloa ostiralean hasiko da. Txekiar zinema esanguratsuri eskainitakoa. Eslobakiarekin batuta zenean, hirurogei eta hirurogeitahamarreko hamarkadetan zeresan handia izan zuen zinema honek. Olatu berri bat eta guzti izan zen. Garai horretan trebatu zen gero Hollywoodera salto egin zuen Milos Forman esaterako. Zikloa hasteko 1966an atzerriko film onenaren Oscar saria jaso zuen La Tienda de la Calle Mayor emango dute bihar. Hurrengoak hauek dira:

Apirilaren 12a, ostirala, 20:00etan.
Mi dulce pueblecito (Vesnicko ma strediskova)

Apirilaren 19a, ostirala, 20:00etan.
Escuela primaria (Obecna skola)

Apirilaren 26a, ostirala, 20:00etan.
Los solitarios (Samotári)

Horiei gehitu behar zaie oraindik martxan dagoen zikloa. “Ezinbesteko zinema” proposamenaren barruan, hurrengo asteazkenean Wong Kar-Wai-ren lan ezagunena, “In the Mood For Love“, emango dute.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online