Truebako ostegun gau bereziak

Donostiako Gros auzoko zinema izan da Trueba zinema. Iaz berritu zutenetik erreferente bilakatu da. Jatorrizko bertsioan pelikulak ikusi nahi dituztenentzat erreferente. Aktoreak eurek grabatutako ahotsean entzun nahi dituzten zinezaleek arrats ezagutzen duten zinema. Izan ere, Madriletik eta Bartzelonatik kanpo, ia bakarrik Trueban ikusi daitezke filmak jatorrizko bertsioan.

Erreferente bilakatu horretan, ekimen berriarekin etorri dira Truebaren kudetzaileak, SADE enpresako arduradunak. Ostegun gauerako proposamena egin digute: Truebako ostegunak. Qualia Cultura enpresarekin batera ostegunero ziklo berezi bat proposatu nahi dute. Eta horiek aurkezteko ostegunero aurkezle bat izango dute pelikularen ondoren sortu nahi duten ezbaia dinamizatzeko.

Hilabetero bi ziklo errepikatu dira: TCMren saioak eta Kultoko Zinema. Hilaren laugarren ostegunean, Kultoko Zinemaren izenburupean, zuzenari bati eskainitako zikloa emango dute. Eta hasteko modan dagoen Michael Haneke austriarraren filmografia errepasatuko da. Apirilaren 25ean, zinemarako Hanekek egindako lehen lana erakutsiko dute: El Septimo Continente. Benetako istoria bat kontatzen dena filmean, nola familia burges batek dituen jabetza guztiak utzi zituen mundu izpiritual batean murgiltzeko.

Hortaz gain, hilaren bigarren ostegunero TCM kanalak dituen dokumentalak erakutsiko ditu SADEren programazio berri honek. Horrela, apirilaren 11ean La noche que no acabaemango dute. Ava Gardnerrek Espainian egindako bizimodurari buruz Isaki Lacuestak egindako dokumentala. Hori aurkezteko Isaki Lacuesta bera eta Juan Zavala TCMren komunikazio zuzendaria izango dira Trueban.

Proposamen berri hau hasteko apirilaren lehen ostegunean, “Girls on Film” zikloa hasiko da. Eta hasteko 50 urte bete berri duen koloretan filmatu zen klasiko bat pantailaratuko dute: Desayuno con Diamantes (Breakfast at Tiffany’s). Audrey Hepburn gozo eta maitakor bat Givenchyren soineko zoragarria jantzita zinemaren historiako ikono bat da.

Eta hilabetea osatzeko Serien Gaua ere prestatu digute. Apirilaren 18an izango da hori. “V”, 1984an denek jarraitu genuen seriea ikusteko aukera izango dugu. Lurtarren antza handia zuten extralurtarren inbasioa kontatzen zigun seriea. Badakizue arratoiak jaten zuten musker moduko alienak, gure moduko aurpegia kenduta.

Bi ziklo hauek beste hilabete batzutan ez dira emango eta beste ziklo bat eskainiko da horien ordez. Kasu gutzitan, saioak gaueko hamarretan hasiko dira eta saioaren salneurria 5,5 euro izango da, SADEk ikuslearen egunerako duen salneurria. Horrela SADEk zegoen tartea bete nahi du, “titulu berriak erakusteko eta film zaharrak berreskuratzeko“.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online