Giza Eskubideen XI. zinemaldia prest

Hamaikagarren edizioa du Donostiako zinemaldi honek. Baina guztiz errotuta dago. Giza eskubideen inguruan egiten den zinema erakustaldiak Patricio Guzmanen, Txileko dokumentalista ospetsuaren ikastaro bat izango du, besteak beste. Gaur film luzeen sail ofizialaren aurrerapena iragarri dute.

http://www.cineyderechoshumanos.com/2013/index.php?option=com_content&view=article&id=12&Itemid=8&idn=17594&lang=eu

Apirilaren 19tik 26ra egingo den zinemaldiaren sail ofizialean izango diren lehen 9 film luze aurkeztu dituzte. Horien artean, bi estrenaldi. Gipuzkoan filmatu eta ekoiztutakoak biak. Batetik Jorge Gil Munárriz gidoilearen zuzendari moduan lehen lana: El Método Arrieta“. Donostiako bi aizpen istorioa kontatzen digu. Lourdes eta Mentxu Arrietak begiraden bidez ulertzen diote elkarri, gaixotasun batek elbarri utzi ondoren. 30 urte daramate begieei esker elkar komunikatzen. Baina orain euren metodoa ezagutuarazi nahi dute, askoren bizitzak aldatzeko.

Beste estrenaldia, Jone Karresek eta Eneko Olasagastik zuzendutako Alardearen seme-alabak da. Irun eta Hondarribiako Alardeen historia kontatzen da, gatazka nola sortu zen eta euretan emakumeak parte hartzeko eskubidea errebindikatzen da. Ezbairik gabe polemikoa izango dena, baina beharrezkoa.

Zinemaldia zabaltzeko, jada horretan ibilitako Goran Paskaljevic izango dugu. Edo hobeto esan bere azken lanak. 2010an serbiarraren “Honeymoons” izan genuen ikusgai. Aurten When Day Breaks(Egusentian) filmak zabalduko du Giza Eskubideen XI. zinemaldia. Valladolideko Semincin ikusteko aukera izan nuen eta ederra iruditu zitzaidan Serbian Holokaustoaren nondik norakoak eta aldi berean, Serbian izan diren beste “holokaustoak” pantailaratzen dituen filma.

Ez da Semincin eman eta Donostira etorriko den film bakarra. Beste bi daude.  II Mundu Gerra bukatu ondoren Alemania osoa zeharkatu behar duten nazien seme-alaba batzuen istorioa kontatzen digu Lore”  fikziozko filmak. Alemanez filmatu zuen Cate Shortland australiarrak. Bigarren filma du eta horregatik Seminci zuzendari berri onenaren saria jaso zuen. Niri Semincin ikusitakoen artean gehien gustatu zitzaidana izan zen. Salamancako Basilio Martin Patinok Libre Te Quiero zuzendu du, M-15 mugimenduaren inguruan, Puerta del Solen izandako giroaz. Dokumental hau Semincin ere estreinatu zuen.

Gauzak horrela egitarau sendoa daukagu.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online