Norvegia eta pelikuletako musika-konpositoreak ezagutzeko aukera

Ez, ez Norvegiako enbaxadaren eskaintza. Edo bai. Nafarroako Filmotekak egiten duen lan itzelaren barne, beste bi ziklo izango ditu martxan hilabete honetan: Norvegiako zinema eta pelikuletarako musika-konpositoreen lanak. Horiek urte osoan eskaintzen den ezinbesteko zinemaren zikloari gehituko zaizkio.

Ezinbesteko zinema Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, UPNArekin batera eskeinitako zikloa da. Urrian hasita apirilarte asteazkenero XX.garren mendeko hamarkada bakoitzeko eta mende honetako lehen hamarkadako bina film eskeiniko dira. Urrian The Birth of a Nation(El nacimiento de una nación) pelikularekin hasi ziren. Gaur 1984an Imanol Uribek filmatu zuen La Muerte de Mikelpelikula eskainiko dute. Datorren asteazkenean 80eneko hamarkadan jarraituko dugu baina Japoniara salto eginez, Akira Kurosawak zuzendutako Ranfilma emango dute.

Martxoko azken bi astetan 90eneko hamarkadako film mota desberdin bi programatuko dituzte: 1996an Lars Von Trierdaniarrak egindakoBreaking The Waves(Rompiendo las olas), Cannesen Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuenak eta bi urte geroago Terrence Malikek egindako The Thin Red Line(La delgada línea roja) filma. Urrezko Hartza irabazi zuen Berlinen. Saio guztiak 3 euro kostatzen dute eta 10 sarrerako abonoa erosi ezkero 20 euro ordaindu beharko dira.

Ostegunero pelikuletarako musika-konpositoreen ziklotxoa antolatu dute martxo honetan, 3 filmekin. Britania Haundiko Staleny Black, Estatu Batuetako Jerome Moross eta Italiako Mario Nascimbenerenmusika entzuteko parada izango dugu. Ostegun honetan 1960an egindako Stop Me Before I Kill(Muerte llega de noche) filma emango dute. Musika Blackena da. Morossek berriz The Big Country(Horizontes de grandeza) musikatu zuen. 1958ko film hori martxoaren 14ean emango da. Zikloa amaitzeko 1958an grabatutako Estate Violenta(Verano violento) emango dute. Mario Nascimbere film horren konpositoreak Hollywooden pelikula asko egin zituen, besteak beste nik asko maite dudan soinu banda, “Los Vikingos”soinu banda berarena da.

Martxoko beste zikloa Norvegiako zinemari eskaini zaio. Pasaden ostiralean hasi zen Markens grøde (La bendición de la tierra) filmarekin. Ostiral honetan Snøhulemnnen (El cavernícola de las nieves) dokumentala eta Ella film laburra emango dute. Martxoaren 15ean Kautokeino-opprøret (La rebelión de Kautokeino) emango dute, Norvegiako historiaren episodio bat kontatzen duena. Søpla (Basura) film laburra emango dute aurretik. Eta martxoa bukatzeko Upperdrog“, gaur eguneko Norvegiaren erretratua emango dute eta Skylappjenta  laburmetraia. Denak Norvegiako Zinema Institutuarekin lankidetzan emango dira.

Azken ziklo hauetako emanaldiek 3 euroko sarrerak izango dituzte. Abonoa 20 eurokoa da.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online