OSCAR sariak (eta IV), zuzendari eta film onenaren izendapenak

Iritsi da zinezale askok itxoiten duten unea. Oscar sarien gala da gaur, 85. edizioa. Zinezale askok espero dute baina kritikoek gero eta muzin gehiago egiten diete, batez ere aurten egindako hautaketa ondoren. Zuzendari garrantzitsu bat ahaztu omen dute, ohizko bost izendapenetan. Eta hori eta film onenaren sailean bere pelikula hautatu badute ere.

Aurten 11 film daude pelikula onenarako izendatuak. Horietatik bosten zuzendariak errealizadore onenerako daude izendatuak. Izendapen gehienak Steven Spielberg Lincoln filmak ditu. 12 lortu ditu eta askok Spielberg jotzen dute faborito zuzendari onenaren Oscar saria jasotzeko. Aurrekotan sail horretan bitan irabazi du saria, “Salvar al Soldado Ryan” eta “La Lista Schindler“. Azken honek pelikula onenaren saria eskuratu zion. Baina hutsegite handiak baditu ere. 1986an “El Color Púrpura” bere filmak 11 izendapen zituen eta esku hutsik itzuli zen etxera.

11 izendapen ditu Ang Leeren La Vida de Pi. Indiako zoo zaintzaile baten istorioa kontatzen du filmak. Familiak zooa saldu, Canadara bidaia hasten dutenean zaintzailea minduta sentitzen da. Baina itsasoan bidaiatzen ari diren barkuak istripua izan eta zaintzailea bakarrik geratzen da Bengalako tigre handi batekin. Ez ditu kritika onak izan baina esan bezala aurten izendapen gehien dituen bigarrren pelikula da. Besteak beste, zuzendari onenaren izendapena Ang Leerentzat. Taiwaneko zuzendariak jada 2006an irabazi zuen Oscar saria “Brokeback Mountain” filmagatik.

8 izendapen ditu El Lado Bueno de Las Cosasfilmak. David O. Russell zuzendaria ere berriz izendatu dute. Baina egia esatea badut, ez dut ulertzen zergatik ditu hainbeste izendapen. Pelikula gozoa, sinpatikoa da, baina hutsal samarra gertatu zait. Aktore lana izan daiteke pelikularen parterik onena.

Niretzat faboritoen artean Amourdago. Michael Haneke alemanak frantsesez filmatu duen pelikula austriarra da. Eta Cesar sarietan irabazle nagusi dugu. Adineko bikote baten amodio istorioak bost izendapen ditu, film onenaren eta atzerriko film onenaren sailetan eta zuzendari onenaren sailean besteak beste. Hanekeren bigarren izendapena da. Ustekabea emango al du?

Ustekabea eman du jadaBestias del Sur Salvaje filmak. Lau izendapen lortu ditu Benh Zeitlin zuzendariaren lehen film luzeak. Horien artean, zuzendari onenaren izendapena. Ezusteko galanta litzateke berak Oscarra irabaztea.

Beste lau filmek izendapen asko lortu dituzte, azken honek baina izendapen gehiago. Baina ez dute euren zuzendaria izendatuen artean sartzea lortu. Victor Hugo idazle frantsesaren lan batean oinarritutako Los Miserables musikalak 8 izendapen ditu Beste sari batzuetan jasotakoaren ondoren, ziurrenik bigarren mailako emakumezko aktoreen Oscar saria jasoko du Anne Hathawayk.

Quentin Tarantinoren azken eromen politikoak Django Desencadenadok bost izendapen lortu ditu. Bost izendapen ere Kathryn Bigeloweren film politikoak ere. La Noche Más Oscurak Osama Bin Ladenen ehiza kontatzen duen eta sortu duen polemikak agian aukerak kenduko dizkio.

Aukera gehien baina Akademiaren ahaztu handienak du. Ben Affleck zuzendariak Teherango enbaxadaren krisian izandako erreskate zinematografiko baten berri ematen digu Argo filmean. Bera ez dute zuzendari onenerako izendatu eta horrek gehienetan aukerak kentzen dizkio filmari. Baina Affleck bera eta pelikula sariak irabazi eta irabazi ari dira eta gaurko ustekabea izan beharko luke “Argo” filmak.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online