OSCAR (III), emakumezko aktore desberdinak izendatuak

Gizonezko aktore onenaren Oscar sarietarako bezala, emakumezko aktore sailean ere, ohiko bost izendapenera mugatu da Akademia. Film onenaren sailean berriz aukera askoz zabalagoa da. Emakumezko aktoreen izendapenetan baina desberdintasun nabarmenak daude: batzuek drama latzetan lan egindako paperegatik daude izendatuak, beste batzuk komedia kutsuak dituzten filmagatik. Eta estrainekoz bi izendatuen artean, adin alde handiena dago.

Emmanuelle Riva zoriontzeko aitzaki asko daude. Gutxinaka hiltzen doan emakumearen paperagatik, Amour pelikulan maisuki egiten duen paperagatik Cesar saria jaso du ostiralean. Aktore frantsesak ez du lan asko egin ezta Frantzian ere. Estrainekoz izendatu dute Oscar sarietarako. Beste izendatu batek Naomi Wattsek uste duenez Rivak jaso beharko luke aurtengo saria. Gainera opari ederra litzateke. Rivak 86 urte betetzen ditu igandean. Inoiz izendatu duten aktore zaharrena da.

Quvenzhané Wallisek berriz 9 urte besterik ez ditu. Inoiz izendatutako emakumezko aktore gazteena da. Beasts of the Southern Wild film independientean, Luisianako presa batetik gertu, aitarekin eta beste gizon emakume isolatu batzuekin bizi den Hushpuppy izena duen neskatoarena egiten du. Neskato heldu bat da.

foto-naomi-watts-en-lo-imposible-3-345-1

J.A. Bayona espainiarrak tsunamia gainditu zuen familia baten berri izan zuen irrati saio bati esker. Emakume horren indarra entzunda istorio hori filmatu behar zuela erabaki zuen. Horrela jaio zen Lo Imposiblesuperprodukzioa. Aurrekotan bezala nazioarteko aktoreak kontratatu zituen eta besteak beste, Naomi Watts paregabea familia tsunamitik salbatu zuen emakume hori gorpuzteko. Wattsen bigarren izendapena da, “21 grams” filmagatik lehen izendapena jaso ondoren.

Bigarren izendapena du baita Jennifer Lawrencek. 2010an Winter’s Boneegindako lanak baliatu zion lehena. Silver Linings Playbook” (El Lado Bueno de Las Cosas) honetan, gizona galdu ondoren pertsonalitate arazoak emakume gaztea da. Arazo mentalak dituen gizon batekin maitemintzen den neska. Bere papera agian pelikularen parte onena da. Askoren kinieletan dago.

Jessica Chastain gora eta gora egiten ari den aktorea da. Iaz bere lehen Oscar izendapena lortu zuen eta gero eta kultuzko pelikula gehiagotan parte hartzen ari da. Zero Dark Thirty filmean, Osama Bin Ladenen atzetik 10 urte pasatzen duen CIAko agentea da. Pelikulak polemika sortu du. Eta agian horrek kenduko dizkio aukera Chastaini baina karrera ona egitera deituta dago hile gorri hau.

Riva eta Chastainen artean egingo nuke nik apustua.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online