CESAR 2013: Maitasunaren garaipen borobila

Zinegile askorentzat film bat egitea eta estreinatzea garaipen bat da. Zinemaldi eta sarien munduan sartuta garaipena izan daiteke izendatuta izatea baina ezin da garaipen borobila aldarrikatu kartazaletik zure izena ateratzen duten arte. Hori pentsatuko zuten bart Camille Redouble eta Holy Motors pelikulen ekipoek. 13 izendapen zituen Noémie Lvovskyren komediak eta 9 Leos Caraxen film arriskutsuak. Eta biek esku hutsik joan ziren.

Pariseko Chateleteko aretoan egindako galan garaile nagusia Michael Hanekeren Amour izan zen. Bost Cesar jaso zituen. Bost nagusienak. Film onenaren saria, gidoi onenaren saria, eta zine zuzendari onenaren saria alemanarentzat. Jean-Louis Trintignant eta Emmanuelle Riva aktore nagusi bikoteak gizonezko eta emakumezko aktore nagusien Cesarra hartu zituen. Eta ondo merezietakoak gainera. Cannesen Urrezko Palmondoa irabazi ondoren gure Ramon Agirre paper txiki batean duen filmak sarien txartel ederra bete du horrela. Orain guztiak biharko Los Angeleseko antzokira adi egongo gara. “Amour” atzerriko film onenaren sarirako faboritoa da. Baina zergatik ez amestu? Film onenaren sailean ere izendatuta dago. Eta Emmanuelle Riva emakumezko aktore onenaren sariduna izan daiteke. Nik bozkatzea banu gaiso, pixkanaka etentzen den emakumearena egiten duen Riva aktore itzelaren aldekoa litzateke nire botoa.

Atzoko beste irabazleak: Adieux à la reine filma. 3 César jaso zituen Marie Antoinette erreginaren amodio homosexual baten inguruko filma. Arlo teknikoan irabazi ditu sariak. . 4 César iruditxo jaso zituen berriz niretzat beste pelikula frantziar onenak: De Rouille et D’Os filmak. Muntai onena, musika onena (Alexander Desplat modazko konpositorea dugu), aktore berri onena – Matthias Schoenaerts belgiarra- eta moldatutako gidoi onena, Jacques Audiard zuzendariak berak idatzitakoa kolaboratzaile nagusi bilakatu den Thomas Bidegain zuberotarrarekin batera.

Zine estatubatuarrak izan zuen bere zatitxoa atzo Frantziako bihotzean. Atzerriko pelikula onena Argo izan baitzen eta Kevin Costnerrek Ohorezko Cesar saria jaso baitzuen.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online