OSCAR sariak (II), aktoreen lana

Oscarren aurtengo edizioa berritasun batekin omen dator. Azkenean Akademiaren Sariak izena kendu dute eta jada herrikoia bilakatutako utziko dute. Galako sari banatzaileek ondorioz zuzen esan dezakete “And the Oscar goes to …”

 

Sari jasotzaileen artean zalantza gutxi dago nork hartuko duen gizonezko aktore nagusiaren saria. Daniel Day-Lewis itzel dago Lincoln presidentearen paperan. Pelikula orotara gustatu zait baina nire ustez Day-Lewisena da filmaren onena, ezbairik gabe. Bere hirugarren Oscarra litzateke. Oscar saritxoa jasoko ez balu ustekabe galanta eramango nuke. Badaezpada gogoratuko ditut hemen lehiakideak.

Kritiko askok goraipatu dute The Master filma. Paul Thomas Andersonen azken lanak txundituta utzi zituen zinezaleak Veneziako zinemaldian. Holywoodeko akademikoek ez dute baina hautatu. Ez da Oscarretarako lehiatzen. Izendatu duten bakarren artean aktoreen lana izan da. Philip Seymour Hoffmarekin batera Veneziako Zilarrezko lehoia jaso zuen Joaquin Phoenixek. Orain Phoenix bakarrik dago izendatuta Aktore nagusiaren sailean, sekta baten jarraitzaile sutsuarena egiteagatik.

<img class="aligncenter" src="http://timeentertainment.files.wordpress.com/2012/12/5670_d003_00209r_cmyk-e1354822655716.jpg?w=360&h=240&crop=1" alt="" width="360" height="240"

Les Miserables musikalak 8 izendapen ditu eta askoren ustez izendapen sendoenak aktore lanekoak dira. Aktore nagusirako izendatuta dago Hugh Jackman. Australiarra sex symbola izateaz gain, filmea ederki antzezten eta kantatzen du.

 

Ustekabe ederra litzateke Denzel Washingtonek iruditxoa jasoko balu. Flight dramagatik izendatuta dago jada bi Oscar dituen aktore hau. “Training Day” filmean Oscar saria jaso zuen Aktore Nagusian sailean eta “Tiempos de Gloria” filmean bigarren mailako aktore onenaren irudia jaso. Ez dirudi eskenategira igoko denik.

 

Ezustekoa litzateke ere Bradley Cooperrek ibilbide hori egingo balu. Silver Linings Playbook” (El Lado Bueno de las Cosas) izendapen asko jaso ditu besteak beste Cooperrena. Izendapen gehitxo deritzot baina egia esan Cooper gustura ikusi dut komediatxo honetan.

Baina esan bezala astelehen goizaldera, aktore onenaren saria aitatzerakoan, kartazalean izen bat espero dut neronek: Daniel Day-Lewis.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online