FIPA berritua baina FIPA jendetsua ohi bezala

Gauza batek poza handia ematen dit FIPAra joaten naizen bakoitzean. Biarritzen urtarrilean egiten den ikusentzunezko jaialdia ez da erreza publiko normal batetzat: produktu asko dokumentalak izaten dira. Telebistaz gero emango direnak edo igual aukera hori izango ez dutenak. Baina horiek ikusteko irrikitan izaten dira Biarritzeko ikusleak eta aretoak behin baino gehiagotan beteta izaten dira. Giroa sortzen da gainera, ikusitakoa komentatzen baitute kafetegietan eta tabernetan.

Aretoak betetzen dituzten horietako askok jende edadetua da. Eta horietako askok ziurrenik maite izan dute sormen dokumentaletan Urrezko FIPA irabazi duen Silence Radio pieza. Luxuzko 52 minututan, Frantziako Picardiako herri batean irrati lokal bat eta bere entzuleen arteko harreman estu eta paregabea filmatzen da. Inolako offarik gabe, pertsonai zoragarri batzuei esker osatzen da dokumentala. Zintak beste bi sari jaso ditu: Telerama eta Mitriani sariak, atzerriko obra bati eta lehen lan bati emandakoak.

SILENCE RADIO – extracts of the film from Valéry Rosier on Vimeo.

Beste sail batzutan ere film batzuek bi edo sari gehiago jaso dituzte. Fikziozko Urrezko FIPA Zappelphilipp alemanak jaso du; filmak gainera musika onenaren ikurra hartu du. Sail honetan zeresana eman du ere Agustin Villalonga katalanak egindako Carta a Eva filmak. Gidoi onenaren saria jaso du eta Julieta Cardinali aktoreak emakumezko aktore onenaren saria. Villalongak Eva Peronek Espainiara egindako bidaia irudikatzen du, tartean emakume komunista eta Francoren emaztearekin duen hartuemanak kontatuz.

Serietan britaniarren eta norbegiarren esku geratu dira sariak. Sari Nagusia Utopia britaniarrak eskuratu du. Aktore onenak Halvbrorennorvegiarrekoak dira. “One Night” eta Parade’s End britaniarrek sari txikiagoak izan dituzte. Erreportajetan Argentine, les 500 bébés volés de la dictadurefrantziarrak eta Israelgo zerbitzu sekretuen lana arakatzen duen The Gatekeepers filma saritu dituzte.

Horiek sariak eta FIPAren 26. edizio honetako berritasunen artean, Speed Dating. Aurrez izena eman zuten errealizadorek, produktorek eta zinegilek bost minutuko elkarrizketa zituzten beste profesionalei euren ideiak “saltzeko”. FIPAk aurrez egiten zituen bikoteak. Eta arrakasta handia izan duen Smart Fipa, multimedien sail berriak.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online