26. FIPA, ikusentzutekoen zinemaldi berritua

Baimena eskatu behar dizuet. Baimena pantaila haunditik txikira jauzia egiteko. Izan ere, Biarritzen arratsean hasiko baita FIPA, gurean ospatzen diren jaialdietako bat, gero eta indar gehiago duena. Berau batez ere Frantzian baina baita munduko beste lekutan telebistarako egiten diren produktuak erakustoki garrantzitsua da.

Lapurdiko hirian jada argazkia egin du edizio honetako epaimahaiak. Larunbata bitartean 56 atal ikusiko behar dituzte, bost ataletan banatuta: fikzioa edo film luzea, seriak, sormen dokumentalak, erreportajeak eta musika eta ikuskizun programak. Askok aktualitateari lotutakoak bihar ikustaldiak zabaltzen duen Naître pèrebezala. Horiek ikusteko aukera izango dute Biarritzera hurbiltzen den edonor. Horiek eta lehiaketaz kanpo dauden beste 24 saio. Ikusleek 25 eurotan eskuratu dezakete produkzio guztietarako bonoa. Lagun batekin joan ezkero 30 euro ordaindu beharko dute biek.

FIPA lehenik eta behin merkatu erraldoia da. Eta ikusleek ikusteko aukera izango duten ia 80 produktuez gain, telebistetako erosle eta arduradunek bakarrik ikusiko dituzten 260 saio daude. Horien artean, euskal dokumental batzuek,Barrura begiratzeko lehioakedota Oskar Alegriak maisuki egin duen Emak Bakia Baita“, bilaketa baten istorioa.

Ikusentzuneko jaialdia berritua dator. Zuzendari berria du, Didier Decoin eta jarraipenaren alde egingo duela agindu badu ere, sail berria jarri dute martxan. “SmartFip@”: internet eta telebista arteko uztarketa den transmedia saioei eskainita. Osteguna eta ostiralean ikusleek sortzaileak ezagutu eta teknologia berriarekin jokatu ahal izango dute.

Ikusentzuneko produkzioaz gain, eztabaida interesgarriak izango dire, ikusentzuneko sorkuntzari buruz esaterako Biarritzen. Hori guztia biltzen baitu FIPAren 26garren edizioa.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online