Euriapean, Utahetik datozen eguzki izpiei inbidiaz begira

Hasi da urtea eta hasi zaigu zinemaldien urtaroa. Sundance bihar zabalduko da Park Cityn, Utah-n, Ameriketako Estatu Batuetan. Robert Redford aktoreak sortutako zine jaialdiak 29garren urtea du jada. Eta jada guztiz finkatuta dago, zinema independientearen harrobitzat jo den zinemaldia hau.

 

Euskaditik mugitu ezinik, inbidiaz begiratzen diogu webgune honi: http://www.sundance.org/festival/. Esteka horretan elurpean izaten diren Park City, Salt Lake City, Ogden eta Sundanceko hirietan emango diren pelikulen berri izango dugu. Hiri horiek baitira urtarrilaren 27rarte zinemaldi horren egoitzak.

 

Lehia gogorra da malkar zuri horietara iristeko. Sundanceko antolatzaileek 12,000tik gora zinta jaso dituzte, film labur eta luzeen artean. Azkenean 119 film luze emango dira. Edizoak polemika sortu du. Pelikula askok sexua, rock and rolla eta internet dute gaitzat, gazteen gaiak. Steven Jobs, Apple sortzailearen biografia kontatzen duen “jOBS” filmaz gain, Linda Lovelace izar pornoaren istorioa kontatzen duen “Lovelace” ikusteko aukera izango da eta Paul Raymond film erotikoen editorearen piurak Michael Winterbottomek zuzendutako “The Look of Love“. Hainbat talde kontserbadorek jada zalaparta sortu dute.

Estatu Batuetara hurbiltzea izango ez dugunok aukera berria dugu. Iaztik Londresen ematen baitira Sundancen emandako film asko. Apirilaren 25tik 28ra izango da. Eta zalantzarik ez, zinemaldi horretako perlaren bat edo beste Donostiako zinemaldian izango dugu, iazko “Bestias del Sur Salvaje” bezala. Aukera aunitz zine independientea ikusteko.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online