Zinemaldiaren bigarren eguna: kontinente eta hamarkadetan bidaiatzen

Ez dut nahita egin. Horrela suertatu da. Baina zinemaldiaren bigarren egunean azken hamarkadetako hiru une historikoak hizpide izan dituzten filmak ikusi ditut. Hiruak estilo desberdinetan.

Oliver Assayasen azken lana, “Après Mai” filmak Veneziako zinemaldian gidoi onenaren saria jaso zuen eta hori profitatuz Zabaltegiko Perla sailera ekarri dute. Bertan 1968ko maiatzaren osteko gazte belaunaldiaren erretratua egiten du zinegile frantsesak. Kritika ezin hobeak izan ditu baina nik gusturago ikusi ditut egilearen beste lan batzuk. Agian arratsaldeko lau terdiak, nik ikusi nuen ordua ez zen hoberena izan eta ondorioz luzeegia iruditu zitzaidan.

Aurretik hamarkada bat aurrera egin nuen. 70eneko hamarkadetik 80enera. Eta Europatik Ekialde Hurbilera salto egin. Irango bahituen krisiaren erpin berria aztertu du Ben Affleck aktore eta zuzendariak. AEBtako langileen bahiketa thriller on baten modura eskaini “Argo” filmean.

80a ere hizpide du Pablo Larrain txiletarrak. “No” filmean Pinochet boteretik botzatzeko egin zen erreferendumaren kanpaina aztertu du. Hamarkada horretako itxura ez du bakarrik jantziak eta giroan ematen. Erabiltzen duen teknikak, super 8 modukoak garai horretan murgiltzen gaitu. Antonio Skarmenta idazle ezagunaren obra batean oinarrituta oso pelikula freskoa eta borobila osatzen du Larrainek. Guztiz gomendagarria. Eta egia esan Baionan berehala ikusgai izango duzuena.

Eta gure mendera itzuliz, gaurkora, bigarren eguneko film txiletarra ikusi nuen. Marialy Rivasek zuzendatako “Joven y Alocada” pelikulan gazte ebangeliko baten hezkuntza sexuala eta sentimentala ikusteko aukera dugu. Une ganberroa izan genuen batzuek, Javiera Mena kantariak egindako bertsio batekin karaokea eginez. Libertigarria. Zinemaldiaren bigarren eguna irriparrea ahotan uzteko.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Zinemaldiaren bigarren eguna: kontinente eta hamarkadetan bidaiatzen #zinema #filmak #estreinaldiak http://t.co/u3JW3xa5

Comments are closed.

Confianza online